Kirola (Hondarribia): Hondarribia Beach Touch Rugby
Txingudi Errugbi Taldeak antolatuta, uztailaren 15ean hondartzara itzuliko dira errugbi jokalariak. Beste urte batez, Hondarribia Beach Touch Rugby txapelketa antolatu dute. Goizeko 10:00etan hasiko da lehia, hondartzaren ezker aldean, Interlimeneko etxeetatik gertu.

