Kirola (Hondarribia): Arraun estropadak
Asteburu honetan arraun estropadak izango dira herrian. Larunbat arratsaldean Eusko Label eta Euskotren ligako estropadak izango dira. Eta igandean KAE1 ligako Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiak babestutako estropadari emango diote hasiera. 16:00etan izango da.