Jardunaldi Internazionalistak (Irun): 'Palestinaren egungo egoera'
Lakaxita Gaztetxeak Jardunaldi Internazionalistak antolatu ditu maiatzaren 31tik ekainaren 15era. Gaztetxean bertan ez ezik, Irungo beste ostatu eta gune batzuetan ere elkartuko dira.
Hilaren 31n, Hazia Kultur Elkartean, 19:30ean, ‘Palestinaren egungo egoera. Bere historiaren gaineko kondairak eta mitoak’ hitzaldia eskainiko du Taher Alik, Samidouneko militanteak.