Jaialdia (Irun): Moskuko gaztetxearekiko elkartasun jaialdia
Arratsaldetik goizeko ordu txikiak arte iraungo duen elkartasun jaialdia ondu dute Lakaxita gaztetxeak eta Bidasoko Gazte Langileon Asanbladak. Erasoen aurkako protokoloa dagoela oroitu dute. Sarreraren prezioa bost eurokoa da eta honako hau da programazioa:
- 19:00etan, hitzaldia: Okupazioa gaur egungo testuinguru politikoan.
- Afari merienda.
- Kontzertuak:
- 20:30ean: Sustraisister.
- 22:00etan: Zarata.
- 23:30ean: Dazanga show.
- DJak:
- Adrienbody.
- Varillas.
- Navas.
- CZW.