Jaiak (Hondarribia): Igandeko egitarau osoa
- 9:00 GOIZUT Dultzaineroen DIANA.
- 10:00 MEZA NAGUSIA Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Elizan, 1638ko Hiri-setio oroigarrian hildakoen alde, Udalbatza ere bertan dela. Aldi berean Hiriko Bandera agurtuko da, eta elizkizunak dirauen bitartean ohiko deskargak egingo dira. Meza bukaeran Parrokiako Abesbatzak Perosiren LIBERAME abestuko du.
- 10:00 Bentan, KUADRILLEN ARTEKO JOLASAK Bidasoaldeko EKT taldeak antolatuta.
- 11:00-13:30 Harresietan, Zezen plazaren aurrean, HAURRENTZAKO PARKE ERRALDOIA. Eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi pilotalekura eramango litzateke.
- 12:00 Zezen Plazatik abiatu eta Alde Zaharretik eta Portutik igarota ERRALDOI ETA BURUHANDIAK hiriko kaleetan barrena ibiliko dira.
- 12:30 SOKAMUTURRA San Pedro kalean, ABIYUAN TXARANGAk girotuta. 16 urtez beherakoentzat sokamuturrean parte-hartzea erabat debekatuta dago.
- 14:30 ADINEKOEI OMENEZKO BAZKARIA Ardora jatetxean, BASAJAUN taldeak girotuta.
- 14:30 HERRI BAZKARIA GAZTEENTZAT Bentan.
- 17:00-20:00 Harresietan, HAURRENTZAKO PARKE ERRALDOIA. Eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi pilotalekura eramango litzateke.
- 17:30 Bentatik abiatuta de ZO-ZONGÓren RocKaleko musikarien kalejira.
- 17:30 URBAN GAZTE: Zero Km.ko artisten kontzertua Kasino Zaharrean. (+16).
- 18:00 Arma Plazan, MEAKAKO ADIXKIDEAK DANTZA TALDEAren emanaldia: euskal dantzak eta betiko dantzak eta Piamontekoak, Il donseur del Pilon taldearekin.
- 18:30 URBAN GAZTE: LA BLACKIE + LA BASUren kontzertua, Kasino Zaharrean. (+16).
- 19:30 Martxoak 8 Plazatik abiatuta, ZKER BAND ELEKTROTXARANGAren kalejira hirian zehar.
- 20:00-00:00 URBAN GAZTE: DJ JOSU RODRIGUEZ + DJ AITANA GRANDES, Kasino Zaharrean. (+16).
- 21:00-00:00 PUNTU MOREAK, San Pedro kalean.
- 22:30 Arma Plazan, PRIMITAL BROTHERSen emanaldia, Primital prime ikuskizunarekin.
- 23:00 Bentan BULEGO musika taldearen emanaldia.
- 00:00 Itsas Etxea Auditoriumean (sarrera), ARTATZE PUNTU MOREA.