Jaiak (Hondarribia): Errege Magoen postaria
Urtarrilaren 4an arratsaldeko 18:00etan abiatuko dira Mendelutik (Betherram). Amuten geldialdia egin eta jarraian Kostatik Txiplauko biribilgunera joango dira. Alameda gurutzatu eta Santa Maria atetik igaroko dira. Kale Nagua, San Nikolas, Juan Laborda eta Jabier Ugarte kaleetatik barrena San Kristobal biribilgunera helduko dira. Azkenik San Pedro kalea eta Zuloaga kaleetan barrena ibili ondoren San Kristobal biribilgunean amaituko da.