Irteera (Irun): Polinizatzaileen pista jokoa
Uztailaren 15erako, Lapurriturrik ‘Polinizatzaileen pista jokoa’ jarduera antolatu du, 11:00etatik 12:30era. Ibilaldiaren asmoa Lapurriturritik hurbil dauden bide ertzetako izaki bizidunak ezagutaraztea da. Izaki horien artean polinizatzaileetan jarriko dute arreta.
Jarduera oinez eta pista joko baten bidez egingo da. Pista joko horretan izaki bizidunen irudiak eta izenak erlazionatu beharko dituzte parte hartzaileek, animalia bakoitza habitat batean kokatuz edota erle eta liztor motak bereiziz.
Pista jokoa herritar guztientzako jarduera bat da, bereziki 6 eta 10 urte bitarteko umeak dituzten familientzako. Izen-emateak uztailaren 12ra arte egin daitezke, bi modutara: 010 telefonora deituz edo Irungo Udalaren webgunearen bidez.