Irteera (Irun): Emakumeok Zast! Piraguismoa
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2024/05/whatsapp-image-2024-05-20-at-12-50-18.jpeg)
Emakumeak kirola praktikatzera gerturatzea helburu duen proiektuari ekingo diote berririo Kera eta Parean elkarteek. Iaz sortu zuten Emakumeok Zast! , eta hilabetez hilabete, kirol berri bat probatzeko aukera eskaintzen aritu dira. Geldialditxo bat egin dute eta maiatzean bueltatu egingo dira.
Oraingoan, piraguan arituko dira Santiagotarrak kirol elkartearekin, hilaren 24an, 10:00etatik 12:30etara. Parte hartu ahal izateko izena eman behar da honako formulario hau betetzen.