Hitzaldia (Irun): Covid-19aren eragina emakumeengan
Sara Ibarrola soziologo irundarrak hitzaldia eskainiko du Covid-19gatik 2020ko martxotik ekainera izandako konfinamenduaren eragina Nafarroako emakumeengan aztertuz. Emakumeen aurkako indarkeria pairatutakoek eta 65 urtetik gorakoek konfinamendua nola bizi izan zuten, hain zuzen ere. Ibarrola berak egindako ikerketa batean oinarrituta izango da.