Erakusketa (Irun): Dark Red Team argiarekin argazkiak
Dark Red Team gaueko argazkilaritzan eta argiekin irudiak sortzen aritzen da eta dagoeneko Irungo argazki elkarte bat da. Erakusketa bat jarri dute Kabigorrin urte hauetan egindako lana laburbiltzen eta urtarrilaren 11tik otsailaren 17 bitarte egongo da ikusgai. Helburua argazkilaritza mota hau jendearengana gerturatzea dela diote.