Elkarretaratzea (Irun): Ayamendi Gimnasia Erritmikoa Klubeko haurren gurasoak
Irungo Ayamendi Gimnasia Erritmikoa Klubeko haurren gurasoak kezkati dira beren seme-alabek entrenamenduak egiteko espazio publikorik ez dutelako. Bi hamarkada baino gehiagoko ibilbidean kluba hazi egin da, baina beren eguneroko jarduna bideratzeko muga batekin egin dute topo: ez dute entrenatzeko leku nahikoa.
Egun pairatzen duten egoera salatzeko, elkarretaratzea egingo dute maiatzaren 24an, 19:00etan, San Juan plazan, ‘Gure eskubideen alde’ lelopean.