Ekonomia (Hondarribia): Itsasoratu
Hilaren 25ean Itsasoratu ekimenaren bigarren edizioa izango da. Aisialdi Nautikoko jardunaldi bat da. Duela bi urte egin zen aurreneko aldiz, eta iaz euriagatik bertan behera geratu bazen ere, aurten berriz antolatzeari ekin diote. Aldaketa nabarmen batekin gainera: “Aurtengo edizioa kanpora begira baino barrura begira egitea garrantzitsuagoa zela ikusi genuen herritar askok ez dituztelako jarduera hauek ezagutzen”. Zentzu horretan herritar orori zuzenduriko egun osoko egitaraua prestatu dute. 11:30etatik 14:30etara eta 17:00etatik 20:00etara. Hortaz gain, haurrentzako tailerrak, kontzertuak, zozketak eta hitzaldi bat egongo da ere.
Hilak 25 – Kirol kaian
- Hondarribiko aisialdi nautikoko postuen irekiera. 11:30an.
- Haurrentzako tailerra: Itsas horma marrazkia. Naiara Goikoetxearen eta Maider Alberroren eskutik. 11:45ean.
- Zuzeneko musika Monterrey Surfers taldearen eskutik. 12:00etan.
- Haurrentzako tailerra: Itsas collage tailerra. Santa Maria Madalena Tailerraren eskutik. 17:15etan.
- Hitzaldia: Itsas Zaintza Sarea: itsasoaren alde elkarlanean. Mater Itsas Museoaren eta Hondarribiko Klub Nautiko-Itsaskari Baitaren eskutik. 18:00etan.
- Sarien eta oparien zozketa. 19:45ean.
- Hondarribiko aisialdi postuen itxiera. 20:00etan.