Deialdia (Irun): 'Ibilbide seguruak eta harrera duina eskubidez'
Ibilbide seguruak eta harrera duina eskubidez lelopean, “etorkizun hobe baterako bidaian hildako” pertsonak oroituko dituzte FIVASCO, Migrantes con derechos eta Korapilatuz elkateak.
Irungo Skate Park-ean elkartuko dira igandean (hilak 23), eguerdiko hamabietan, eta bertan egingo dute ekitaldia.
Deialdia Korapilatuzek egin du, Bidasoako esku hartze sozialeko erakunde eta pertsonen gune irekiak.

