Antzerkia (Irun): 'Troia'
![](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2023/07/troia.jpg)
Kamikaz Kolektiboak ‘Troia’ emanaldia antzeztuko du uztailaren 16an, 20:00etan. Junkal plazatxoan. Ikuskizuna euskaraz da, doan, eta 50 minutuko iraupena du.
Sinopsia: Herrian objektu misteriotsu bat agertu da. Arriskutsua izan daitekeelakoan, hiru superheroi hauek deitu dituzte herria salbatzeko. Beraien botere guztiak erabiliko dituzte misioa aurrera eramateko eta herritarren laguntza ezinbestekoa da. Herrian sortu den tentsioa handia da eta edozein momentutan eztanda egin dezake.