Alfonso Sastreren urtebetetze egunarekin bat eginez, omenaldia jasoko dute hark eta Eva Forestek bihar. Taularatu gabeko ‘Zutoin beltza’ oparitzat, Forestek egindako ekarpenari ere balioa emango diote.
Sastreren 95. urtebetetzea aitzakiatzat hartuta omenaldia eskainiko diote bikoteari Itsas Etxea auditoriumean. Tortura hizpide, 'Zutoin beltza' antzezlana eskainiko dute.