Fermin Muguruza izango da gaur Berria.info agerkari digitaleko Zinemaldi@n saioaren laugarren ataleko gonbidatua. Zuloak dokumentalari buruz mintzatuko da irundarra. Saioa 11:30ean ikusi ahal izango da zuzenean Berria.info-n, baita ondoren egun osoan zehar; gauean 22:00etatik 23:00etara ikusi ahal izango da Hamaika Telebistan. Hamaika Telebista eta Berria ostiralean hasi ziren Donostiako Zinemaldiari buruzko Zinemaldi@n programa zuzenean eskaintzen, Kursaaletik. Lehen saioan Maialen Beloki Zinemaldiko aukeraketa batzordeko kidea eta Ramon Agirre aktorea izan ziren gonbidatuak. Herenegun, berriz, Juanmi Gutierrez Mur-mur dokumentalaren zuzendaria eta Berta Gaztelumendi Mariposas en el hierro dokumentalaren zuzendaria. Atzo, Kandido Uranga eta Igor Otxoa izan ziren. Irailaren 26an ez da emanaldirik egingo, greba orokorra dela eta. Muguruzaren konspirazioa
Dei Gaztelumendi oiartzuarrak Zuloak proiektuarentzat egindako kartelaren sorreraren time-lapsea ikus daiteke bideoan.
Herritarrek hala eskatuta, hirian zehar dauden zuloak estaliko dituzte.