Azken egunotan udalarekin harremanetan jartzen saiatu dira, Juan Thalamas Labandibar kaleko zuhaitzen mozketa ekiditeko asmoarekin, baina oraindik ez dutela erantzunik jaso salatu dute.
47 ezki mozteko erabakiaren aurrean alternatibak eskatu ditu taldeak, gainera, Dario Regoyos pasealekuko beste 55 zuhaitz ere arriskuan daudela adierazi dute.