Enplegu berriak sortzea eta bertako industriaren lehiakortasunari eta berrikuntza gaitasunari "bultzada berri bat" ematea dira proiektu berri honen helburuak. Campus Teknologikoak Bidasoko herritarren zein eskualdeko ekonomia indartuko dituela ziurtatu dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiak ia 12 hektarea prestatu ditu nekazaritza ustiapenerako. Esleipenerako izena emateko epea hilaren 16an bukatuko da.
Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak Zubieta lursailean Hondarribiko Campusa sortzeko proposamena eta bideragarritasuna aztertzeko konpromisoa hartu du.
"Industria iraunkor bat garatzeko, eta bide batez, jarduera ekonomikoa dibertsifikatzeko" proiektua begi onez ikusten duela berretsi du Abotsanitzek.
Azken urteetan Miramon Parke Teknologikoaren Bidasoko zabalpena "kolokan" egon dela adierazi du udal taldeak, eta proiektu berriak Zaldunbordako eremuan kokatzearen aldeko apustua berretsi du.
Miramon Parke Teknogikoa Hondarribira zabaltzeko proposamena begi onez ikusi du jeltzaleen udal taldeak «ehunka lanpostu kualifikatu» sortuko dituelakoan.
Txomin Sagarzazu alkateak Eusko Jaurlaritzako eta aldundiko ordezkariei helarazi die proposamena; orain dela hamarkada bateko eskaria da Miramongoa.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Gizarte Politika departamentuek sinatu dute Uliazpi fundaziorako akordioa; 163.000 euroko inbertsioa burutuko dute.
Miramongo Parke Teknologikoa handitzeko Zubieta-Urdanibia eremua baliatzea onartu zuen Hondarribiko udalbatzak atzo, ahobatez, otsaileko ohiko bilkuran. Hala, urtetako asmoa gauzatze bidean da, Aitor Kerejeta alkateak esan zuen bezala «oraindik asko...
Joan den martxoaren 24ean Jose Antonio Santano alkateak, Zubietako eremuko instalazio berriak bideragarriak ez balira, beharrezko "B Plan" baten inguruko galderari egindako erantzuna salatu dute Bidasoaldeako Lagunak elkartetik.
Hondarribiko eta Irungo udalek, jaurlaritzak eta Euskadiko Parkeen sareak hitzarmena sinatu dute Gipuzkoako Parke Teknologikoa Zubieta-Urdanibian zabaltzeko. Lehen proposamena egin zenetik zortzi urte pasa dira.
Onartutako kudeaketa planak ez betetzeak Europako erakundeen zigor ekonomikoak dakartzala ohartarazi dute
Plaiaundiko kirolgunea tokiz aldatzeko eta Txingudiko hiru hiriak bidegorriz lotzeko aukerak aztertzen ari dira Irun eta Hondarribiko udalak, aldundia eta jaurlaritza. Bidegorriarena zehazteke, kirol gune berria Zubietako lursoroan egiteko ados jarri dira lau erakundeak.