Itzulia Basque Country lasterketa Irunen hasiko da apirilaren 1ean, Pazko asteko astelehenean: 10 kilometroko hiri erlojupekoa osatuko dute txirrindulariek. Bigarren etapa ere Irundik irtengo da. Goi mailako txirrindularitza Irunen lurreratuko da bi egunez.
Frantziako Tourraren etorreragatik, Etorbidearen zubia ireki zuten astelehen goizean. Astearte goizean, baina, zubia berriro itxi zuten. Azken egunetan aldarrikapenen epizentro bihurtu da.
Atzo Tourragatik ireki zen Etorbidearen zubia gaur goizean Gendarmeriak berriro itxi duela jakinarazi du Elkarrekinek. Irungo koalizioak Santanoren atzoko "argazkia eta komunikazio engainagarria" baloratu ditu.
Frantziako Tourra Bidasoan barrena ibiliko da uztailaren 3an, eta "bi aldeetan euskaldunak bizi garela" aldarrikatuko dute. Hainbat egitasmo antolatu dituzte egun horretarako.
BATeko 20 urtez azpiko gizonen taldea Madrilen izango da larunbatean estatuko 8 klub onenekin batera. Bestalde, klubeko 5 talde Sevillan izango dira azaroaren 17an Espainiako Kros Txapelketa jokatzeko.
Emakumeen eta gizonen talde nagusiek eta 18 urtez azpikoek ez dute denboraldia bide onetik hasi, hiru taldeek galdu baitzituzten beren partidak.
Tourra uztailaren 3an iritsiko da Irunera, eta hainbat jarduera prestatu ditu Gure Eskuk lasterketaren etorreragatik. Horrez gain, Gure Eskuren furgoneta ibiltaria Mosku plazan izango da larunbat honetan egitasmoaren berri emateko.