Orain dela hiru urte sortu zen Ziztaka, Irunen euskara eta kultura ardatz izango dituen kafe antzoki bat eraikitzeko asmoz. Tarte horretan guztian, helburua egikaritzeko bidean aurrerapausoak eman dituztela nabarmendu dute Andoni eta Iker Eizagirre Zufiaurrek.
Kurtsoaren gaineko balorazio baikorra egin du iniziatibak, Kulturakada kultur zikloaren barruan antolatutako jarduerak direla eta. Ginga jartzeko azken ekitaldia hilaren 11n izango da: Ziztaka 2.0 jaialdia.
Azken hilabeteetan egitasmoak egindako harreman biratik ateratako emaitza eta ondorioak aurkeztuko dituzte. Irundar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.
Ziztakak hirugarren ikasturtea abiatu du. Lehendik zuten hipotesia garatuta eta erronkak finkatuta itzuli dira. Lankidetzarako bidea ireki, eta kaleak ez direla artisten leku bakarrak oihukatzeari ekin diote.
Proposamena garatzen aritu diren eragileekin, eta auzo elkarte eta udal alderdi desberdinetako ordezkariekin bildu nahi dute proposamena aurkezteko. Bitartean, kalera irtengo dira Kulturakada! dinamikarekin, kulturak espazio propio bat behar duela aldarrikatzeko.
Euskararen erabilera eta transmisioa bermatzeko asmoa duen egitasmo honek hirugarren forora deitu ditu herritarrak, ikasturteko lehena.
Ikasturtearen bukaera baliatuz, egitasmoan parte hartu dutenei aitortza egingo diote jaialdiaren bidez. Hiriko hainbat artista eta taldek parte hartuko dute.
Ziztaka proiektua sortu dute Irunen, euskararentzako eta kulturarentzako gune bat aurkitu nahian, kafe antzoki modukoa.
Kafearen bueltan euskararen alde Irunen egindako ekimenez arituko dira martxoaren 25ean egingo duten lehen saioan. Beste bi batzar aurreikusi dituzte.
Ikasturtea hasiko du mugimenduak eta lehen foro irekia, hilaren 18an izango da.
Maiatzaren 12ra arte bidali ahal izango dira idazlanak euskaraz, eta ezingo dute 2.000 hitz baino gehiago eduki.