Irungo Berdinki Zirku Garaikide Konpainiak ‘mikra’ ikuskizuna estreinatu berri du. Karrikan lehiaketan irabazitako bekaren emaitza da ikuskizuna; zirkua, antzerkia eta musika uztartzen duen pieza da.
Zirkuaren eta antzerkiaren erdibidean, 'Dioses y monstruos' kale ikuskizuna eskainiko dute Extremadurako artista nabarmenek ostegunean.
Hondarribiko Euskara Zerbitzuak familientzako zirku tailerra antolatu du hilaren 27rako. Hurrengo asteartea da izena emateko azken eguna.
Soroxarta parkean egingo dute familia giroa, aisia eta kultura, parkeetan, uztartzeko egitasmoa.
https://www.youtube.com/watch?v=Sgk96VUsaSs Zazpit'erdi eta Rouge Elea taldeen eskutik, ikuskizun bat iritsiko da Errenteria-Oreretara igande honetan, apirilak 6: Biutz. 19:00etan hasiko da Errenteria Hiria Kulturgunean. Zirkua, bideoa eta zuzeneko musika uztartu dituzte lan horretan.
Igandean Girabira egitasmoaren X. ekitaldiaren hirugarren topaketa egingo da Soroxarta parkean, 12:30etik aurrera. Natura izango da jardunaldiaren haria.
Alde Zaharrak Hondarribia Kultura jaialdiaren aurkezpena jasoko du ostiralean eta larunbatean. 'Irudi berria Kultura bizia' lelopean, egitasmo horren espiritua herriari erakutsaraziko diote.
Gai baten inguruan, familiak hiriko parkeez gozatzera gonbidatzen dituzte. Biharko gaia zirkua izango da, eta jarduerak Belaskoeneako ikastetxeko jolastokian egingo dituzte.
Zirkua izango da egitasmoaren bigarren gaia, eta Soroxarta parkean egingo dute. Tailerrak, ikuskizunak eta emanaldiak antolatu dituzte.
Alai Txoko parkean leku hartuko du biharko Girabira saioak arratsaldeko 19:30etik aurrera, Irungo Udalak jakinarazi duenez.