Tomas Elgorriagari elkarrizketa egin diogu Hendaian. 18 urte eta gero itzuli da Euskal Herrira, baina baldintzapean dago aske, eta ezin du jaioterrira pasa.
Martxoan bost urteko zigorra ezarri zioten, horietatik bi baldintzapean. Alemanian preso emandako denbora aintzat hartu du Parisko epaileak.
Bost urteko zigorra ezarri diote, baina bi ez lituzte espetxean bete beharko. Alemaniako zigorraren konputazioa zehazteke, urrian beteko luke espetxealdia.
Tomas Elgorriaga eta Fleuryko gainontzeko presoak hilaren 1etik zeuden borrokan, zaindari bat Iñaki Reta elorriarraren kontra oldartu eta gero.
Bihar eta etzi epaituko dute hondarribiarra Parisen. Alemanian atxilotu zuten Tomas Elgorriaga, 2014ko urrian, eta urtebetera eta Frantziara estraditatu.
Urko Labeaga Murtzian dago preso, Tomas Elgorriaga Freury-Merogisen eta Emilio Castillo, Burgosen .Castillok 75 urte ditu eta minbizia gainditu berri du
Azaroan Friburgora egindako autobus bidaia finantzatzeko egingo dute barrikotea. Bidaian ateratako argazkiak erakutsiko dituzte.
Alemaniatik Frantziara estraditatu duten Tomas Elgorriaga preso hondarribiarrak gutuna idatzi zien Tomas Etxera taldeak antolatuta asteburuan Friburgora autobus bidaia egin zuten hondarribiarrei.
Tomas Elgorriaga hondarribiarra Frantziara estraditatuko dute eta bertan berriro egingo dizkiote auzi-ihesean egindako epaiketak.
Tomas Etxera taldeak autobus bidaia antolatu du Friburgora. Tomas Elgorriaga preso hondarribiarrarekin Alemanian erakutsiriko elkartasuna eskertuko dute azaroaren 13tik 15era.
Gaur goizean askatu dute. Senideak eta lagunak joan zaizkio bila Parisera. Hamarrak eta laurdenetan atera da Fleury-Merogis espetxetik.
Urtarrilean bost urteko zigorra ezarri zioten Elgorriagari, horietatik bi baldintzapean aske betetzeko. Alemaniako espetxealdia kontuan izan dute.
Tomas Elgorriaga hondarribiarra eta beste bost euskal preso borrokan daude hilaren 1etik.
Iazko martxoan epaitu zuten lehen aldiz hondarribiarra baina fiskaltzak epaia errekurritu zuen, eta berriro epaitu dute Tomas Elgorriaga.
Epaileak bost urteko zigorra ezarri dio baina Alemanian kunplitutakoa eta beste hiru urte ez lituzke kunplitu behar. Fiskaltzak ez du epaia errekurritu.
Litera autobusean joango dira Parisa. Tomas Etxera taldeak berrogei lagun behar ditu lekuak betetzeko.
Epaiketa azkarra izango da, estradizio prozedurarekin zerikusia duena.
Barrikotera joan nahi duenak 15 euro ordaindu beharko ditu. Ez dago aurretik erreserbatu beharrik.
Espetxe aldaketa "oso gogorra" izan delako salaketa jarri dute abokatuek. Astelehen goizaldean trasladatu zuten Tomas Elgorriaga, familiari jakinarazi gabe.
Frantzian lau aldiz epaitu dute Elgorriaga auzi-ihesean, baina epaiketa horiek berriro egin beharko dituzte.