
Minbiziaren tratamendu garaian elikadura osasungarriaz ikasteko aukera eskainiko du tailerrak, Plaiaundi Lanbide Heziketan. Hilaren 8an (osteguna) izango da eta aurretik izena eman behar da.

Baliabide digitalak sortzen ari dira gaixo onkologikoentzako eta haien familientzako. Besteak beste, tutorialak edo tailerrak.

Boluntario talde batek kuxinak egiten ditu Irungo Minbiziaren Aurka Bidasoan elkartean. Erraztu egin nahi dute emakume mastektomizatuen egunerokoa, prozesua goxatu, eta transmititu ez daudela bakarrik. Kuxinak doan ematen dizkiete gaixoei.

Gaixoak zein haien ingurukoak artatzen ditu Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak. Joan den urtean, 1.700 herritarrei eman zien arreta psikologikoa eta soziala Irungo egoitzan.

'Bizi Min Bizi' proiektuarekin dabil Miren Gonzalez artista. Hilean behin Donostiako Ospitalera joan, eta minbizi desberdinen zelulen zirriborroak marrazten ditu, ondoren irudietan gehiago sakontzeko.

HS2 kirol elkartea Dragon Boat modalitatean murgildu da. Egitasmoaren helburua da bularreko minbizia pairatu duten emakumeei kirol jarduera bat eskaintzea. Une honetan, 27 emakume ari dira arraunean.

2012an bularreko minbizia hauteman zioten, eta giltzurrunekoa geroago. Azken horren tumore-zeluletatik eratorritako metastasia topatu zioten iaz biriketan, eta biziarteko kimioa jaso beharko du.

Mikel Muñoz eta Iñigo Tizon ordezkariak Madrilen garatutako ikerketan izan dira; minbiziaren aurkako tratamenduen ondorioz dastamena galdu duten pazienteak dira programaren ardatza.

Tailerrak, hitzaldiak eta ikus-entzunezkoa bilduko ditu AECCek egindako programazioak. Irunen eta Hondarribian izango dira ekitaldiak.

Bulego bat dauka minbiziaren aurkako elkarteak Irunen eta Gizarte Ongizateko zinegotziarekin bildu dira iazko balantzea egiteko.

Programazioz beteriko larunbata prestatu dute Irungo Zabaltza plazan, minbiziaren aurka egiten duten eragileen alde dirua biltzeko.

Elikadura eta sukaldaritza tailerra antolatu dute Plaiaundi LHIIn, 'ONkologia 360º' proiektuaren baitan. Minbizia duten paziente, haien senide, eta dietetikako ikasleek parte hartu dute.

Irungo udaletxea berdez argiztatuko dute bihar Minbiziaren Aurkako Munduko Egunagatik.

Minbiziaren Mundu Egunean, otsailaren 4an alegia, 'Hitz egin dezagun minbiziaz emakumeen artean' solasaldia izango da Emakumeen Etxean.

EAJ izan da adierazpena sinatu ez duen alderdi bakarra. Abotsanitz, PSE-EEk eta EH Bildu taldeek babestu dute.

Igandeko sarreren zati bat AECC Gipuzkoak jasoko du, ikerketa onkologikoetara bideratzeko.

AECC Gipuzkoak azaleko minbizia prebenitzeko kanpaina egingo du bi astelehenez Hondarribian. Norberaren melanina maila neurtzeko aukera izango da.

Dagoeneko 15.668 euro lortu ditu Klink elkarteak urteko lehen hiru bazkari solidarioetan. Hurrengoa ekainean egingo dute.

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkartea izango da Klink elkartearen hurrengo bazkari solidarioaren onuraduna.

Garaiz detektatuz gero bularreko minbizia sendatzen dela esan dute.