
Espainiako Gobernuak eta Irungo Udalak Etorbide zubia Memoria Demokratikoaren Gune ofizialki izendatzeko ekitaldia egin dute gaur eguerdian.

Franco diktadorea hil zenetik 50 urte pasa diren honetan, egun eta garai ilun hura bizitu zutenekin biltzen hasi da HITZA. Gaurko protagonista herrian aski ezaguna den emakume bat dugu, hamaika borrokatan aritutakoa: Maria Jesus Berrotaran.

Blaiako udalerrian izan dira talde guztietako ordezkariak. Lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute fusilatutako 20 lagunen omenez.

Elkarrekin Irunek salatu du aurten ez dela ekitaldi ofizialik egin eta "ahanzturarantz pauso bat ematea" leporatu diote PSE-EEri. "Sozialistak ez dira memoria historikoaren lagunak".

Santanok gutun bat bidali du Espainiako Gobernuaren mendeko Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaritzara Etorbidearen zubia ofizialki "Memoria demokratikoaren gune" izenda dezaten.

Irungo Udalak Nicolas Gerendiain elkarte errepublikanoaren eskaerari erantzun dio. 1942aren bukaeratik 1944aren hasiera bitartera frankismoko berrehun preso baino gehiagok lan egin zuten Olaberria erreka kanalizatzen.

1936ko gerraren ondoren hiriak pairatutakoak gogoratzeko hiru ekintza antolatu dituzte datozen asteetarako. Udalean ordezkatuta dauden alderdi guztiek elkarlanean antolatu dute.

Bost kontzentrazio esparru izan ziren Irunen frankismoan. Zutik dirau ‘Pequeña velocidad’ izenekoak. Muga pasatzen zuten gizonen bortxazko lehen gunea zen, eta botatzea aurreikusi dute.

Miguel Lorenzo, Irungo milizietako kidea zen eta Pikoketan desagertu zen. Aldiz, Macario Roman Gorrua baserriko posizioan zegoen frankistek eraman zutenean. Bigarrenaren biloba, Mercedes Postillo, gaurko udal agerraldian izan da.

Bizikidetza Batzordeak, herritarrekin elkarlanean, egitaraua osatu du 1936ko estatu kolpearen ondorengo gehiegikeriak salatu eta biktimei aitortza egiteko.

Ia bi urte eman ditu frankismo garaian Dunboa kanalean lan egin zuten presoen informazioa biltzen. Dokumentazioaz gain, Irungo helduenen testigantzak jaso ditu.

Aitor Baztarrika eta Lander Etxedona ari dira dokumentala errodatzen. 3.600 euro lortu behar dituzte proiektua osotasunean gauzatzeko.

Aitor Baztarrika eta Lander Etxedona ikus-entzunezko kazetariak Jesus Carrerari buruzko dokumentala errodatzen hasi dira.

PCEko idazkari nagusi izandakoaren memoria gizarteratzeko crowdfunding kanpaina abiatu du bere familiak goteo.org atarian.

PCEko idazkari nagusi hondarribiarraren gorpuzkiak berreskuratu dituzte. 1945ean fusilatu zuten Alcala de Henaresen. 73 urte geroago anai-arreben ondoan hobiratu nahi du familiak.

HITZAk zuzeneko kontakizuna egingo du Twitter bidez.

Jesus Carrera hondarribiarraren familia izan da bere senitartekoaren gorpuzkiak berreskuratzeko eskaera egin duen lehenengoa.

Plakaren testua udaleko alderdi politiko guztiek adostu dute. Plaka hilaren 17an jarriko dute, 12:00etan hasiko den ekitaldian.

Arma Plaza Fundazioa frankisten bunkerretako batzuk garbitzen hasi da. Herriko sistema gotortuaren garai ilunetako bat argitu nahi dute.