
Ezker abertzaleak elkarretaratzea egin du Euskal Herrian lan istripuan hil diren 46 langileak gogoan. Prekarietatea egin dute heriotza horien erantzule.

Irungo Ezker Abertzaleak, Sortuk, Ernaik eta LABeko ordezkariek agerraldia egin dute gaur Irungo Gizarte Segurantzaren egoitzan.

Ezker abertzaleko komunitatea elkartzea da topaketen asmoa, "ezker abertzaleak aurrera begira Irunen dituen erronkei buruz elkarrekin hausnartu eta eztabaidatzeko". Sei gai nagusi landuko dituzte.

Ponentzia politiko-organizatiboaren berri eman eta eztabaidarako tartea zabalduko du Sortuk, "guztion artean ezker abertzalea eraikitzeak berebiziko garrantzia baitu".

Angula Berria webgunera bidalitako ohar batean, Ikasle Abertzaleak-ek adierazi du "azken aldiz" erabili duela Hazia kultur elkartea, eta gertaera hori "maila nazionalean ezker abertzaleak gauzatutako hausturaren emaitzetako bat" dela.