
Bihar (hilak 24) Oarso Bidasoko HITZAren astekaria jasotzen dutenek Ainara Lopez eta Iraitz Arabolazari egindako elkarrizketa izango dute irakurgai. Hona aurrerapentxo bat.

Emeki elkarteak antolatutako Emakumeen Pala Txapelketaren 7. edizioaren finala 10:00etan hasi da. Giro aparta sortu da Hondarribiko frontoian.

San Pedro egunarekin bat eginez Hermandade pareko plazatxoan ekitaldia burutu dute gaur eguerdian Hondarribiko Udalak, Done Pedro Itsasgizonen Kofradiak, Emekik eta sare konpontzaileek.

Giro ezin hobean bukatu zen Emekiren Emakumeen VI. Pala Txapelketa, larunbatean. Edurne Martiarena eta Idoia Carrera bikote irundarrak jantzi zuen txapela.

Petra Laborda hondarribiarrak ‘La cocina práctica’ errezetategia plazaratu zuen 1929an. Garai hartako roletatik harago jo zezaten, neskentzako sukaldaritza akademia bat sortu zuen ondoren. Haren figura berritzen ari dira orain.

Denda kaleko bi plazatxoek hartuko dituzte emakumeen izenak; Emekik kale izendegiaren inguruan egindako azterlanaren ondotik datoz aldaketak.

Emakumeen V. Pala Txapelketaren inguruko dokumentala eta 'Antzina eta Gaur' emakume erreferenteen gaineko liburua aurkeztu zituzten atzo elkarteko kideek.

Gaur hasita, hilaren 15ean eta 29an jokatuko dituzte kanporaketak, eta martxoaren 7an finala.

Emeki elkarteak antolatutako Bixi-Bixi Emakume Pala Txapelketa irabazi dute bi palistek; denera sei bikotek parte hartu dute lehian.

Iazko etenaldiaren ondotik XXVII. Kaleko Margo Lehiaketarako hitzordua abuztuaren 8an finkatu du emakume elkarteak.

Hondarribiko Emeki Elkarteko Maria Jesus Berrotaran Etxeberriarekin bildu da HITZA, 'Martxoaren 8ko hitzak' dokumentalaren barruan.

Emakumeen Nazioarteko Egunerako irudi «esanguratsua» lortu nahi dute Emeki elkarteak eta Hondarribiko Udalak.

Hondarribiko hogeita zortzi emakume erreferente liburuxka batean biltzeaz gain, V. Emakumezko Pala Txapelketaren gaineko ikus-entzunezkoa aurkeztuko du elkarteak.

Hainbat urtetako geldialdiaren ondoren iaz heldu zion elkarteak berriro ohiturari eta «esperientzia oso positiboa» izan zenez aurten errepikatzea erabaki dute.