Auzoetako jai batzordeen arteko desafioa egin zuten larunbatean Ergoienen. Hainbat proba egin behar izan zituzten: txikorta, platanoen jolasa, oilaskoa saltsan prestatu… Eta Arraguak irabazi zuen erronka laugarren urtez jarraian. Bigarrena Iturriotz izan zen, eta Altzibar hirugarrena. Datorren urtean, Gurutzeri dagokio erronka antolatzea.
Aurten Arraguak antolatuta, Jai Batzordeen arteko desafioa egiten ari dira bertan. Goizean hasita, jolasak egin dituzte, baita marmitako onena kozinatzen saiatu ere. Nork irabaziko ote du?