
Lehiaketaren 11. edizioa da aurtengoa, eta azaroaren 9ra arte dago parte hartzeko aukera. 12 eta 20 urte artekoek har dezakete parte.

Hilaren 17an (ostirala) izango da hitzordua, eta musika, dantza eta antzerkia ardatz izango dituen ekitaldia egingo dute Oiasso museoan.

DendARTEan proiektuaren bidez batxilergoko ikasleek hiriko sei saltokirentzat proiektu batzuk osatu dituzte.

2283 metroko desnibela izango duen 115 kilometroko martxa burutuko dute hilaren 12an. Haurren lasterketa, berriz, larunbatean izango da.

Datorren urtetik aurrera zerbitzua urte osoan zehar eskaintzeko konpromisoa hartu du Azahara Dominguez Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak.

Hasierako ideiari fidel izanik bere bidea egin eta egonkortzea lortu duen jaialdia da Fenomena. Hamargarren urteurrena ospatzeko egitarau berezia prestatu dute antolatzaileek.

"Laster" jarriko dute mugarria hirian. Alabaina, gaurtik igandera bitartean Done Jakue bidearen lagunen elkarteen topaketa egingo dute.

Bebe eta Ayshak kontzertuak emango dituzte bihar, 21:00etan, San Juan plazan; ondorioz, zenbait aldaketa iragarri dituzte trafikoan.

Hondarribia trazuka egitasmoaren baitan egindako lanak dira. Hilaren 11etik 31era bitarte izango dira ikusgai Arma Plaza Fundazioko 2. solairuan.

Ongizatearen bidean osasun fisikoa eta mentala lantzeko aukera asko daude Bidasoko zein Oarsoaldeko herrietan. Hemen, HITZAren gehigarrian, hainbat adibide.