Oliba olio ekologikoa da aurtengo produktu izarra eta haren bueltako hitzaldiak eta dastaketak egiten ari dira. Gaur ireki ditu ateak azokak eta igandera arte egongo dira 115 postuak.
1.500 etxebizitza inguru egitea ahalbidetuko du HAPOk. Horietatik 900 etxebizitza babestuak izango dira. Gainera, apartamentu turistikoak mugatu eta makrooutlet proiektuak egitea saihestuko du dokumentuak.
Zaindariaren eguna dute gaurkoa eta planto egin diote enpresari. Presioaren ondorioz, negoziatzeko prest agertu da berriz enpresa eta hilaren 13an elkartuko dira.
Bakardade kasuak detektatu eta akonpainatzeko programa da Adinkiderena. Hainbat programa eskaintzen dituzte eta atzo egin zuten aurkezpen ofiziala.
Ia bi urteko ibilbidea du Zker Bandek. 2023tik asko hazi dira. Iaz Altsasun eta Beran eman zituzten kontzertuak eta berriki Lekeition izan dira.
Bidasoko mugan sortzen den atmosferan oinarrituta du Mendiolak 'La danza de las luciérnagas. Vivir, pasar y morir en la frontera del Bidasoa' (Katakrak, 2024) lana. Testu akademikotik urrun, ikerketa literaturara eraman du ikerlari santurtziarrak.
Igandean jokatuko da Bermeon txapelketa. Bihar, berriz, emakumeen bandera izango da jokoan Lekeition.
Euren arteko hitzarmenak urtea egingo duela eta, Hondarribiko Udalak OARSO BIDASOKO HITZA tokiko euskarazko hedabidea diruz laguntzen jarraituko duela iragarri du.
Hilaren 9tik aurrera (astelehena) telefono deiak eta kale inkestak egingo dituzte irundarren segurtasunaren eta bizikidetzaren pertzepzioa neurtzeko.
Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Bidasoko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.
Northmarinas elkarteak eta Hondarribiko Udalak elkarlanean antolatutako jardunaldia da, 'Bela bidezko bidea' egitasmoaren barruan. Itsas munduak eskaintzen dituen irteera profesionalak izango dituzte hizpide.