2024ko azaroan egindako inkestaren emaitzak gizarteratu ditu udalak. Inkestatuen %45,6k berdintasuneko Alarde bakarraren alde egiten du.
Bidasoan hamaika eraso egin dituzte jada nazi-faxistek eta horren aurrean antolatzeko eta formazio kolektiborako plazak sortuko ditu Bor-bor hausnarketa kolektiborako plazak.
Gaurtik aurrera martxan izango da Kasino Zaharreko taberna. Maria Amada Sagarzazuk ustiatuko du, eta, asteazkenetan izan ezik, gainontzeko egunetan zabalik izango da, 09:30etik 20:30ak arte.
Udalak lurzoru hori emango dio Osasun Sailari eta 2028an hasiko dituzte lanak. Ikastetxearen alboko orubea, berriz, hezkuntzarako izatea eskatu dio udalak Eusko Jaurlaritzari.
Enpresa txiki eta ertainen (ETE) lehiakortasuna hobetzeko Bidasoa Zirkularra eta Jasangarria, Bidasoa Digitala eta Enpresa Estrategia proiektuak martxan jarri dituzte Irun eta Hondarribiko Udalek.
Hiri Hondakinen Kudeaketarako Ordenantza eguneratzen ari da Txinzer, 2001etik dagoen ordenantza ordezkatuz. Atzo aurkeztu zuten testua jendaurrean, eta hurrengo egunetan alegazio edota proposamenak egiteko aukera dago.
Aurreko udal gobernuak Kasino Zaharreko taberna irekitzeko ezer ez egin izana deitoratu du Abotsanitzek. Tabernak "auzo-bihotz" gisa funtzionatuko duela uste dute.
Hilaren 7an Hondarribiko Itsas Etxe Auditoriumean emango dute kontzertua. Sarrerak lau euroan salgai daude.
Hilaren 8an, 20:00etan, Led Silhouette konpainiaren ikuskizuna egingo dute Amaia KZn. Sarrerak dagoeneko salgai daude.
Bidasoko lau artistek egin dituzte paneletako irudiak. Irungo lau sarreretako batean kokatuko dute bakoitza.
Osasun Bidasoa Plataformak etzirako antolatu du hitzaldia. Manel Ferran eta Maria Jesus Alfonso osasungileek hartuko dute parte.
DokuIrun programaren zortzigarren saioa izango dute hilaren 7an Irunen. Filmaren ostean, zuzendariarekin solasaldia egongo da.
Hilaren 15etik 22ra bitartean antolatu ditu Irungo Udalak eztabaida saioak. 16 urtetik 30 urte arteko gazteek parte hartzen ahalko dute.
Bi kabina instalatu dituzte udal liburutegian eta bideo deiak edota taldekako bilerak egiteko balioko du. Erreserba egin behar da erabiltzeko.