Marlaxka A, B eta C taldeek berdinketa lortu dute eta Marlaxka D taldeak garaipenarekin bukatu du asteburua.
Irungo Kaldereroen Konpartsa aurtengo ediziorako prestatzen hasia da. Horretarako, bi entsegu egun antolatu dituzte.
Hilaren 3an hasi zituzten Arrantzalen auzoko lanak. Irisgarritasuna bermatzea eta espazio publikoaren kalitatea hobetzea da helburua.
Euskanikross klubak antolatu du Hondarribiko X. Txakurkrosa. Hondarribiko zein irungo ordezkaritza zabala izan da bi egunetan. Ikus emaitzak.
Hirugarren postuan sailkatu dira, bai neskak eta baita mutilak ere. Euskadiko Master Txapelketan izan dira BATeko atletak ere eta bederatzi dominekin itzuli dira.
'Itsas zaintzaren abentura' izena du 'Zure abenturaren bila' programaren bederatzigarren atalak. Hilaren 6an emango dute Irungo Amaia KZko hitzaldi aretoan.
Udaletik bultzatzen ari diren ekimen kulturalen inguruko informazioa partekatu eta sortzaile zein artisten ideiak jaso nahi dituzte. Hilaren 6an izango da hitzordua, 19:00etan, Kultur Etxeko 103 gelan.
Inaxio Igos hondarribiarraren ekimenez herriko arrantza ontzien inguruko liburu bat argitaratuko du Arma Plazak aurki. Liburua osatzeko argazkiak jaso nahi dituzte.
Damarri plazan, bihar, eta San Pedro kalean, larunbatean, izango dira Hondarribiko Pentsiodunak. Herri Ekimen Legegilea babesteko sinadurak bilduko dituzte.