Baliabide digitalak sortzen ari dira gaixo onkologikoentzako eta haien familientzako. Besteak beste, tutorialak edo tailerrak.
Emakumeen bizitza aktiboa sustatzeko orientazio zerbitzua estreinatuko dute. Urtaro guztietan bezala, Ahalduntze Eskola egingo da udaberrian ere.
Eguzki Euskal Herriko Talde Ekologistak Hezeguneen Nazioarteko Eguna probestu du San Lorentzo urmaelak handitzeko duen premia helarazteko.
Atzo goizean elkarretaratzea egin zuten Ficoba eraikinaren kanpokaldean. Larunbat honetarako (otsailak 1), berriz, Osasun Sistema Publikoaren aldeko defentsan OPA Herri Plataformek antolatu dituzten manifestazioetan parte hartzeko deia luzatu dute.
Akordioa erdietsi dute jeltzaleek eta sozialistek sei urte geroago, eta abertzaleek galdetu diete ea nola bideratu dituzten orain arte izandako "desberdintasun nabarmenak" eta bi alderdien arteko harreman "kaskarra".
Programaren hirugarren blokean arituko dira Europaz, otsailean eta martxoan zehar.
Biok Txingudi taldeak Durango Ermarmotor taldearen kontra jokatuko du. Zaisa Txingudi taldeak Iruña taldearen kontra izango du lehia eta Txingudi/Baztan/Orereta 14 urte azpiko taldeak La Unicaren aurka joakatuko du.
Lehen batzar irekia otsailaren 5ean egingo da, Iñigo de Loiolako lokalean.
4 eta 10 urte bitarteko haurrei begirakoa da eta Haizea Loira Matxiñena ipuin kontalariak eskainiko du.
Minbiziaren Mundu Egunean, otsailaren 4an alegia, 'Hitz egin dezagun minbiziaz emakumeen artean' solasaldia izango da Emakumeen Etxean.
Kartel irabazleak Emakumeen Nazioarteko Egunarekin lotura zuzena izan behar du.
'Las mujeres en la historia del arte' da liburuaren izenburua. Artearen Historian emakumearen presentzia nolakoa izan den aztertu du hondarribiarrak.
Nafarroako solaslagunak taldeko kideekin batera egingo dute irteera otsailaren 15ean. Legarreko leizeak ezagutuko dituzte.