Sagardoaren festa datorren larunbatean izango da, hilak 13, 18:00etatik 21:00etara, Urdanibia plazan. Bildutako dirua Taupadak GKEri igorriko zaio.
Gizarte erabilerari begirako espazioak gaituko dituzte lehen fasean emigrazio eraikinean. Lanak hilabete amaieran hasi, eta bederatzi hilabetean amaituta izatea aurreikusi dute.
Oiartzungo bertso eskola Martzelina Bertsozale Elkartea izatera pasatu da. Martzelina Lopetegi Olaiz bertsolaria izan zena aitortuz. Hari buruzko liburua argitaratu dute, eta etzirako, festa.
Estropalariek 30 milia nabigatuko dituzte hilaren 14an. Hiru sailkapen egongo dira: bakarkakoa, bikanakoa eta L klasekoa.
Koalizioaren zerrendako lehen seiek hartu zuten hitza eta berdintasun eta gazteen ahotsa entzuteari buruzko politikez aritu ziren, besteak beste.
Gazteria arloak eta Lotura kultur elkarte irundarrak Elektronikale aire libreko eta doako jaialdia antolatu dute. Horrez gain, bi tailer prestatu dituzte gaurko Martindozenean, musika estilo horretan sakontzeko.
Batzen programak aldundiaren errekurtso erresidentzietan dauden 16 eta 23 urte bitarteko gazte migratuei lan inklusiorako aukera ematen die. Oarsoaldean lanketa berezia egin behar izan dute.
Gaurko bertso-poteo estatikoan Patxi Iriart, Haira Aizpurua eta Karlo Aizpurua arituko dira.
Erromani Eguna maiatzaren 16a da eta egun hori ikusarazteko hautatu dute gertuko data bat. Kera elkartea eta Antxeta irratia dira antolatzaileak.
Hauteskundeei begira Hondarribian bizitzeko eta bertan lan egiteko gakoak identifikatu dituzte sozialistek. Beren proposamenak zazpi puntu izango ditu ardatz.
Larunbat arratsaldetan eta igande goizetan ikasgelak irekita egongo dira ekainaren 28ra arte.
Bankako Menditarrak Olan izango dira hilaren 27an Euskal kantuen afarian. Erreserba egiteko 943 62 31 30 telefonora deitu behar da.
Eguraldiaren iragarpenagatik erabaki dute erakustaldi hau ez egitea, materiala honda daitekeelako.
Santanok aurreratu du ez dituztela herritarrak "bonbardatuko ezinezko proiektuekin, egingo ez direla badakigun infografiekin eta beteko ez diren promesekin".
Yoseba Alonso eta Javi Castro Aranzadi Zientzia elkarteko kideek gidatuko dute ibilbidea. Izen ematea derrigorrezkoa da.
Aurreko ostiraleko udalbatzan plataformaren lana aintzat hartzeko mozioa onartu zuten EH Bilduk, PSE-EEk, PPk eta Elkarrekin-Podemosek.
Irungo Sozialistek 130 proposamen jaso dituzte 'Ideas para Irun' egitasmo parte hartzailean. Horietako hamar hauteskunde programan txertatu dituzte.