EAJren Via Irun 2030 proiektuaren aurrean, alderdi moreak Irungo hirugarren anbulatorioa aldarrikatu du, eta jeltzaleei "kerik ez saltzeko eta herritarren alde jartzeko" eskatu diete.
Decoexsako emakume kirolariak munduko txapeldun bihurtu dira J80 kategorian, AEBtako Rhode Islanden lehiatutako Munduko Bela Txapelketan. Udalak harrera egin die.
Aurten, urtarriletik urrira 321.745 bidaiari jaso ditu aireportuak. Urrian zehar, 35.900 izan dira igaro direnak.
Erronka handia du Real Unionek etzi. Lehen Mailako Cadizen aurka ariko da, 18:30ean eta Galen, Espainiako Kopan. Jon Irazustabarrena da taldeko kapitaina, eta lehen kanporaketa pasatzeko gakoez mintzatu da.
Tai Chi Chuan lokalean gaztetxoei zuzenduriko tailerrak emateaz gain, abendutik aurrera helduentzako taldea martxan jarriko du Mikel Sarriegi antzerki irakasle eta zuzendariak. Izen ematea zabalik dago.
Behobiako irteeran izango diren guztiek helbururen bat izango dute. Asko kronometroari estu begira joango dira, baina beste hainbaten xede izango da lasterketa pozik bukatzea. Hemen, bederatzi korrikalariren iritziak.
Dantzari irundarra aspaldi murgildu zen dantza garaikidean. 2016an Neri(h)ari konpainia sortu zuen, eta bost lan sortu ditu jada zigilu horrekin. Seigarrenarekin dabil, bere 40 urteak kari.
Urriaren 10ean bete zuen mendeurrena irundarrak. Giro epelean ospatu zituen 100 urteak, familia artean; eta udalak oparia bidali zion.
Hiru urte ondoren bueltan da Irungo Krosa. Antolatzaileek ibilbidea mantendu dute. Goiz osoan zehar lasterkari federatuak arituko dira lehian.
Juan Mari Altuna Ogasun zinegotziaren arabera, 25.160.167 euroko aurrekontua proposatu dute. Asmoa abenduaren 1eko udalbatzan onartzea da.
Jostaldi Pilotalekuan egingo dituzte, goiz eta eguerdi aldera. Interesa dutenek aurrez jarri beharko dira harremanetan Irungo ITVrekin.
Oso gutxik esan dezakete Behobiaren 40 dortsal jantzi dituztela. Tolaretxipik 1979tik ez du ia hutsik egin. Bereziena izango da etzikoa, lehenengoz bi semeekin parte hartuko baitu errenteriarrak.
Datorren azaroaren 19an emango diote intsignia, udaletxeko Areto Nagusian. Ibilbide luze eta arrakastatsua izan du entrenatzaileak.
Gaztea zela hasi zen patinatzen, baina hainbat urtez utzi zituen, eta 40 urterekin ekin zion berriro patinatzeari. Pasaitarrak onartu du irristatzeko gailuak ezinbestekoak direla bere egunerokoan, eta patinatzeko beharra duela.
Artia eta Behobiako auzokideek kezka izaten dute irteeran korrikalariek sortzen duten zikinkeriagatik. Besteak beste, errepide bazterrean botata uzten den arroparen kopurua handia izaten da.
Koalizio abertzalearen oinarriek Brionesen hautagaitza berretsi dute eta bera izango da 2023ko udal hauteskundeen buru.
Asteburuko lehia esanguratsuena Real Unioneko talde nagusiarena izango da, Espainiako Kopako kanporaketa jokatuko baitute Lehen Mailako Cadizen aurka igandean.