Joan den ostiralean Eusko Jaurlaritzak agindu zuen garbiketaren harira, garbitzaileek legea beteko dutela jakinarazi dute, "ez enpresak bezala".
Gaur goizean egin dute Kasino Zaharreko irekieraren aurkezpena. 2 urte, 7 hilabete eta 10 egunen ondoren zabalduko dute.
Planari ekarpenak egiteko aukera dago Olaberriko eskola zaharrean jarri duten erakusketan. Azaroaren 5era arte egongo da.
Espainiako Kopako lehen kanporaketak zozkatu dira gaur, eta Real Unionek Lehen Mailako Cadiz jasoko du azaroaren 12 eta 13ko asteburuan.
Eusko Jaurlaritzak ostiralean eman zuen aginduaren ondorioz, ISS enpresak garbiketa zerbitzu bat eskaini beharko du Bordari, Biteri eta Satarka eraikinetan.
Orotara, 24 domina poltsikoratu zituzten klubeko ordezkariek Ur Bizietako Eslalon Olinpikoaren Gipuzkoako Txapelketan.
Jaizkibel konpainiak egun osoz Loratzen jarraituko duela adierazi zuen larunbatean. Ekitaldi nagusia arratsaldean egin zuten, Bentan.
"Gure asmo garrantzitsuena denok elkarrekin alardean desfilatzearena da", iragarri zuten ostiralean euren lehen agerraldi publikoan.
Irisgarritasuna hobetu nahi dute eta teknologia berriak txertatzeko erraztasunak jarri. Bi hilabete iraungo dituzte.
Oiartzuar eta Añorgarren arteko pilota eta bertso lehiak egingo dira Ola sagardotegian.
Bigarren aldiz jarraian, Nazioarteko Erdi Aroko Pintxo Lehiaketan, lehen postua eskuratu zuen Tatapas Gastrotekako Adur Arrietak.
Abenduaren 28an Jon Maia bertsolariak emanaldi berezia eskainiko du Donostian.
Bihartik ostiralera arte Harresilanda kalea itxita egongo da azken egokitze eta margotze lanak egiteko.
Iaz eta aurten Pikoketan gertatutakoari buruzko datu gehiago jakin dira, hala nola, 20 pertsona hil zituztenaren susmoa, Pilar Valles eta Mercedes Lopezen aurpegiak ezagutzea eta Miguel Lorenzo Pascual biktimen zerrendara batzea.
Real Unioneko eta Bidasoako talde nagusiek euren partidak galdu zituzten. Gainontzekoan, denetarik egin dute hiriko neska-mutilek.
Urriak 21eko denbora-pasen dinamika martxan da. Sariak Idoia Beratarbideren lamina eta Maita dezagun ondo katilua dira.
Zein nolako jokoa egin nahi duten erakutsi dutela dio Gari Mendizabal jokalariak.