'SOS kirofanoak' lemapean bildu dira berriro hamarka osasun langile eta herritar, bloke kirurgikoa birmoldatzeko obrak gelditu ditzaten exijitzeko. Martxoaren 19an manifestazioa egingo dutela iragarri dute.
Laugarren bilera bat izan dute gaur jeltzaleek udal gobernuarekin, aurrekontuak negoziatzeko. EAJk aitortu du "dezepzionatuta sentitu" direla, eta negoziaketa prozesua "akordiorik gabe amaitutzat" eman dutela.
Udaleko Bizikidetza Batzordeak adierazpena egin du, atzoko Holokaustoaren Biktimen Oroimenerako Nazioarteko Egunaren harira.
Irun Aurrera bonuen lau kanpainak batuta, udalak ia 545.000 euroko ekarpena egin du. Bonuekin kontsumitzaileak gastatzen dituen 30 euro bakoitzeko 10 udalak jartzen ditu.
Aurtengo Irungo Kirolaren Saria gala formatuan egingo dute, Ficoban. Kirolari eta klub onenez gain, Irundarron saria ere banatuko dute, herri bozketa batetik aterako dena.
Apirilaren 10ean helduko da Irunera 22. Korrika, ilargipean. Datozen asteotan zenbait batzorde ireki egingo dituzte, ekitaldi eta ekintzak antolatzeko.
Etenik gabeko mugimenduan dago sormenezko idazketa tailerra, Yolanda Arrietaren gidaritzapean. Irudimena landu nahi duen edonork parte har dezake, bi larunbatean behin, Zuloaga Etxean.
Irungo txotxongilo taldea Erdialdeko Amerikan da hainbat ikuskizun eskaintzen, gutxienez, otsailaren bukaerara arte. Euskal Herriko eta Latinoamerikako kulturen arteko fusioarekin lan egiten du konpainiak.
Udal taldeek dagoeneko aurkeztu dituzte zuzenketak, 53, guztira, eta negoziazioekin jarraitzen dute, gaur arte.
Lezo-Jaizkibelen zozketan parte hartzeko aukera otsailaren 7an bukatuko da. Irabazleak aukera izango du beste norbaiti emateko dortsala.
Aurrekontu parte-hartzaileen bidez udalak aurkeztutako bost proiektutatik martxan zein jarriko den lehendabizi aukeratuko dute herritarrek.
Atzoko Holokaustoaren Biktimak Oroitzeko Nazioarteko Egunaren harira adierazpen bat onartu dute talde guztiek. Omenaldi ekitaldi bat ere egitea aurreikusi dute, bereziki Holokaustoaren biktima izan ziren 23 irundarrak gogoratzeko.
Mundu mailako aterpeko pistaren itzuliaren lehen etapan, 60 metro hesidunen lasterketan parte hartuko du korrikalari irundarrak. Aurten 8.16 segunduko marka dauka.
Ura, energia, hondakinak edota hiri-garbiketaz jardungo dute ikastarotan. Gainera, jolas parte-hartzailea antolatuko dute ikasle nagusienentzat.
Covid-19 funtsetatik zein estatuaren ekarpenetatik jasotakoak bai gizarte zerbitzuetara bai udal azpiegituretara bideratzea proposatu du udal taldeak.
Collage motako 16 argazki bildu ditu, eta pasaia serie oso bat sortu du gorputz atalekin osatua. Argazki bakoitzak poema bat eramango du, Grandesek berak idatzia.
Antzezlana 3-8 urte arteko umeei zuzendutakoa da, eta emanaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da. Sarrerek lau euro balioko dute.