Eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, pozik azaldu da udala ekintza eta jarduerek izandako harrerarekin.
Markaren aurkezpenarekin batera komunikazio kanal berriak ezagutarazi ditu udalak. Turismoaren Plan Estrategikoaren baitan kokatuta dago kanpaina.
30 urte dira hondarribiarrez eta lezoarrez osatutako taldeak bidea hasi zuenetik. Herrietako musika bandekin ikuskizuna egingo dute Gorka Sarriegik eta Urbil Artolak.
Pintura, ilustrazioa eta eskulturaren mundua gerturatuko die herritarrei hilaren 18an (larunbata da), Udal Marrazki eta Pintura akademian.
'Axalian’ izenpeko argazki erakusketa ikusgai jarri du hil honen amaierara arte Estitxu Ortolaiz argazkilari hondarribiarrak Arma Plazan. Marinelak ardatz hartuta, haien egunerokoa argazki bidez irudikatzen saiatu da.
Irun-Colon geltokia izan da hirugarrena gehien erabili diren geltokien artean. 2019an, %7ko hazkundea izan dute topoaren erabiltzaileek.
2016an hasi zituzten lehen lanak, eta ordutik, Ama Xantalen ermita, Ibaietako Gaina eta Laskoain eta Arbelaitztxipi baserrien arteko errepidea hobetu dute.
Amuitz Hondarribiko merkatarien elkartea sortu berri dute Zaldunbordako ‘outlet’ proiektuaren aurrean herriko komertzio txikiaren defentsa egiteko helburuarekin.
Batera egindako lehen komiki luzea kaleratu dute irundarrek. Yurre Ugartek testua jarri du, Joseba Larratxek, berriz, iruditeria.
Herriko futbol, saskibaloi eta eskubaloi taldeen asteburuko partiden ordutegiak, senior eta gazte mailetakoak.
Atzo egin zen Gabonetako otarrearen zozketa eta badugu sariduna. Saridunekin harremanetan jarriko da HITZA.
Irungo futbol, eskubaloi eta saskibaloi talde nagusiek asteburuan jokatuko dituzten partiden ordutegi eta jokalekua.
Argi "hitz" kiak izeneko erakusketa berezia bisitatu daiteke hilaren 19era bitarte Laboral Kutxa Erakusketa Aretoan. Auxtin Zamoraren argazkiak ikusgai daude bertan.