Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Iritzia
  • Agenda
  • Bitxikeriak
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Hemeroteka
Sartu

Hondarribitik Durangora, musika eta literatura eskaintza

Hondarribia
Kultura

Hona hemen 53. Durangoko Azokan aurkituko ditugun herriko produktuak, Hondarribiko musikari eta idazleek aurkeztuko dituztenak.

2018/12/04
Asier Perez-Karkamo
Gorpuzkingz

Gorpuzkingz taldeak ‘Mixtape bat’ bilduma digitala aurkeztuko du Durangon

Iristear da Durangoko Azokaren 53. ekitaldia. Ostegunean irekiko ditu ateak eta lau egunez milaka liburu, disko eta bestelakoak erosteko aukera izango da bertan. Urtero bezala, onenak eta txarrenak (norberaren gustuen arabera noski), denetarik egongo da Azokan. Dagoeneko, euskarazko produktuen kontsumitzaileak hasiak dira erromesaldia prestatzen, erosi beharrekoen zerrenda egiten. Hurrengo lerrootan Olentzerori lana erraztu nahi diogu, hilaren 5etik 9ra Durangon aurkitu daitezkeen Hondarribiko idazle, musikari eta produktuak nabarmenduz.

Musika

Musikari dagokionez, noski, aurtengo ekitaldian izango da Hondarribiko musikarien lanak erosteko aukera. Berriak, gutxi. Bi dira aurten euskarazko diskoa kaleratu duten Hondarribiko taldeak, Horzdun eta Gorpuzkingz (besteren bat ahazten bazaigu, idatzi posta elektronikoz). Horzdun sludge taldeak Eskifai baten urpeko kondairak diskoa kaleratu du 2018an. Musikazuzenean ekoiztetxearen standean aurkitzeko aukera izango da. Gorpuzkingz taldeak, berriz, lan digitala aurkeztuko du aurtengo Azokan, hamar abestiz osaturiko Onyarbi Mixtape bat goiburukoa. Formatu fisikorik gabea denez, ez da Durangon salduko, baina zuzenean aurkeztuko dute, Ahotsenean. Igandean, 18:20ean, igoko dira oholtzara, matxapeta eta guzti. Urbil Artola, bestalde, proiektu dezentetan murgilduta dabil azken bizpahiru urteetan. Horietako bat da Jon Gurrutxaga abeslari eta musikari elgoibartarrarekin darabilena. Gaztelupeko Hotsak diskoetxearekin Kateak argitaratu du Gurrutxagak. Ostegunean Ahotsenean aurkeztuko dute zuzenean, 17:00etan. Iker Laurobaren Udazkena diskoan ere kolaboratu du Artolak, Argia joan da abestian. Durangora disko berria besapepean joango dena Lisabö talde irundarra izango da, Eta edertasunaren lorratzetan biluztu ginen (Bidehuts) goiburukoa. Egun musikari taldean hondarribiarrik ez dagoen arren, diskoko zazpi abestien letrak Martxel Mariskalek idatziak dira.
lisabo 2018

Lisabö taldea, Martxel Mariskalekin

Lisabö-ren Egun bat nonnahi diskoa (Akuarela, 2002) berreskuratu du Bidehutsek, eta 10 hazbeteko binilo formatuan kaleratu du. Saltzeko ezer eramango ez duen arren, Abiyuan txaranga nekaezinak ere bisitatuko du zubian Durangaldeko hiriburua. Larunbatean ariko dira kalez kale giroa sortzen. Lehen aldia da Hondarribiko txarangak Azokari lotutako ekitaldietan parte hartzen duena, eta modu aproposa da 15. urteurrena biribiltzen hasteko.

Literatura

Liburuei dagokionez, Maite Darcelesek Bihotzean daramagun mundua aurkeztuko du Durangon; Alberdaniaren saltokian salduko dute. Ostegun eta larunbat arratsaldean, gainera, liburuak sinatzen egongo da hondarribiarra, 17:00etatik 19:00etara (Barrenkale 48). Durangon bakarrik ez, Hondarribian ere aurkeztuko du liburua Darcelesek. Hain zuzen ere, Blagan Euskara Elkarteak antolatuta, hilaren 12an (asteazkena) egilearekin solasaldia izango da Kultur Etxeko 103 aretoan, 19:30ean hasita.
Liburua Sagarzazu Benito eusk

‘Hondarribia, ñabarduren hiria’ liburuaren azala

Javier Sagarzazu hondarribiarraren marrazkiak eta Ylenia Benito kazetari irundarraren testuak biltzen dituen Hondarribia, ñabarduren hiria liburu grafikoa ere presente egongo da Landako plazako estalpeetan, Otzarretaren standean. Arma Plaza Fundazioaren ekoizpena da, eta duela gutxi Veneziako Matite in Viaggio-Carnets Disegni Parole azokan promozionatu dute. Jaime Altunak, bere aldetik, Itzalitako kalabazen berpiztea aurkeztuko du Azokan. Josu Ozaitarekin batera eginiko ikerketa etnografiko eta antropologikoaren fruitua da, Udako Euskal  Unibertsitatearekin (UEU) kaleratu dutena. Ostirala 7an aurkeztuko dute areto nagusian, 11:30ean; aurretik eta ondoren, 15:00ak arte, liburuak sinatuko dituzte (Barrenkale 31). Igor Ortega soziologo hondarribiarraren, Territorio, retos y cooperativismo lana ere salgai egongo da Durangon. Mondragon Unibersitatearen argitalpena da, Lanki koadernoak atalaren barruan, Ortegak Aitzol Loyola lankidearekin batera idatzitakoa. Euskarazko jatorrizkoa aurtengoa ez den arren, Arantxa Urretabizkaia ere hurbilduko da Azokara. Larunbatean Pamielaren standean sinatuko ditu liburuak 12:00etatik 14:00etara (Barrenkale 55), bai Bidean ikasia, baita gaztelaniazko moldaketa ere (Lecciones del camino).

Ikus-entzunezkoak

Durangoko Azokaren 53. ekitaldian ez da Hondarribiko pelikularik, edo bertako zuzendariren batek errodatutakorik izango, baina Joseba Sarrionandiaren obran oinarritutako Gure oroitzapenak film kolektiboko zuzendarietako bat Ane Muñoz hondarribiarra da. Sarrionandiaren Maggie, indazu kamamila! ipuinean oinarritu da Muñoz, bere film laburra egiteko. Ostegunean, hilak 6, proiektatuko dute Gure oroitzapenak Irudienean. Horrez gain, Asier Altuna eta Telmo Esnal zuzentzen ari diren Agur, Etxebeste-n badira hondarribiarrak. Aitor Vitoria zuzendari laguntzailea da, Oscar Markos kamera, eta script lanean Ane Muñoz ibili da. Bukatu gabe dago filma, baina Irudienean making-offa aurkeztuko dute, larunbatean, 18:00etan. Ez dakigu aurrerapenean Hondarribiko irudirik agertuko ote den, baina irailean Amute aldean ibili ziren eszenaren bat errodatzen.

Durangoko Azoka

Guneen mapa Standen planoa Egitaraua

Bidasoari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Hiriko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Bidasoak eta bidasoarrok behar dugulako.

Iruzkinen atala

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

«
apirila 2021
  • maiatza 2021
  • apirila 2021
  • martxoa 2021
  • otsaila 2021
  • urtarrila 2021
  • abendua 2020
  • azaroa 2020
  • urria 2020
  • martxoa 2020
  • otsaila 2020
  • urtarrila 2020
  • abendua 2019
  • azaroa 2019
  • urria 2019
  • iraila 2019
  • abuztua 2019
  • uztaila 2019
  • ekaina 2019
  • maiatza 2019
  • apirila 2019
  • martxoa 2019
  • otsaila 2019
  • urtarrila 2019
  • abendua 2018
  • azaroa 2018
  • urria 2018
  • iraila 2018
  • abuztua 2018
  • uztaila 2018
  • ekaina 2018
  • maiatza 2018
  • apirila 2018
  • martxoa 2018
  • otsaila 2018
  • urtarrila 2018
  • abendua 2017
  • azaroa 2017
  • urria 2017
  • iraila 2017
  • abuztua 2017
  • uztaila 2017
  • ekaina 2017
  • maiatza 2017
  • apirila 2017
  • martxoa 2017
  • otsaila 2017
  • urtarrila 2017
  • abendua 2016
  • azaroa 2016
  • urria 2016
  • iraila 2016
  • abuztua 2016
  • uztaila 2016
  • ekaina 2016
  • maiatza 2016
  • apirila 2016
  • martxoa 2016
  • otsaila 2016
  • urtarrila 2016
  • abendua 2015
  • azaroa 2015
  • urria 2015
  • iraila 2015
▼
»
al.ar.az.og.ol.lr.ig.
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
       
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728     
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
29      
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       

Azken 30 egunetako irakurrienak

1

COVID-19aren eremu gorrian sartu da Hondarribia

2021/04/12
Hondarribia,Irun
2

Badoa kooperatiba jaio da, bizikleta bidezko banaketa zerbitzu "etikoa"

2021/03/23
Hondarribia,Irun
3

'Mugi Dezagun Elefantea!' kanpaina abiatu du Abotsanitzek

2021/03/25
Hondarribia

Zozketak

URDAIBAI BIRD CENTER

Eskaintzak

SANTIMAMINEKO KOBA

Gure berri

Jarri paretan HITZAren 2019ko egutegia

Hemeroteka

Papereko zenbakiak PDF formatuan

+
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Hemeroteka
  • Nor gara
  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna izateagatik, orain HITZAkide egiten bazara katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.

OnartuUkatuKonfigurazioa

Cookie Politika

Cookien konfigurazioa

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Beharrezkoak
Always Enabled

Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.

Ez beharrezkoak

Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.