Energia Azoka muntatuko dute bihar Hondarribiko Damarri plaza inguruan, 10:00etatik 14:00etara. Egungo teknologia ezagutu eta erabiltzeko aukera izango da.
Entzun Hondarribiko rock jaialdira etorriko diren taldeak. Urriaren 6an egingo dute Fenomena 2018, Kasino Zaharrean.
Postuak, tailerrak, master class-ak eta beste hamaika ekitaldi antolatu dituzte eskulan azoka erraldoian. Eskulan zaleentzako bereziki bideratutako azoka izango da, baina denek izango dute gozatzeko aukera.
Hondarribiko futbol, saskibaloi eta eskubaloi taldeen ordutegiak, Senior eta Gazte mailetakoak.
Adituek eta Istanbulgo Protokoloak egiaztatuko tortura fisiko eta psikologiko haien bidez, Sortzabalen "autoinkulpazioa" lortu zutela salatu dute.
"Pentsio publiko duinen aldeko defentsa egiteaz gain, menpekotasuna dutenen beharrei arreta jartzea eskatuko dugu", adierazi dute mugimendutik.
Urriko lehen asteburuan egingo dituzte Amute-Kostako jaiak.
Hamar orduko ikastaroa izango da, eta urriaren 1etik 5era egingo dute, Soroetagain kaleko egoitzan.
Girabira egitasmoaren sasoiko hirugarren saioa jasoko du Irungo Gain Gainean parkeak larunbatean. Dantzara bideratutako saioa izango da.
Gurasoekin eta Gazteekin programen helburua da harremanak sendotzea, batez ere gurasoen eta nerabeen artean. Taldeak osatzeko deia zabalik dago.
Irungo Udaleko Gazteria sailak antolatuta, 'Jaizkibel bidea eginez' erakusketak bihar zabalduko ditu ateak, eta azaroaren 4ra bitarte bisitatzeko aukera izango da.
Urriaren 6an egingo dute hirugarren Fenomena jaialdia, Londresko The Hanging Stars taldea kartel buru izango duelarik.
Irungo Katea auzoko Hegazti elkarteak, Bidassoa Basque Brewery-ren laguntzari esker, lehen Garagardo Jaia antolatu du datorren asterako.
Hamar kontzertu, bi eszenatoki, egun bakarra. Irun Rock kondentsatuenak astinduko du bihar eguerditik aurrera San Juan plaza.
Joan den ekainean talde politiko guztiei proposamena helarazi ziela gogoratu du Paezek, eta taldeen erantzun ezaren aurrean, dagoeneko modifikaziorako proposamen bat egin dutela dio.
Harrera Sareko kideek egoera jasangaitza dela adierazi zioten alkateari (Lakaxitan egiten baitu lo migratzaileen gehiengoak), eta Martindozenea aterpetxea edo erromesen aterpean lo egiteko eskaera luzatu diote.
Udaletik adierazi dutenez, auzoarentzat berreskuratuko dute eraikina, eta apartamentuetarako ere erabiliko dute.
Epaimahaiak ez du kontuan hartu Istanbulgo Protokoloaren arabera adituek egindako txostena (tortura salaketa berretsi zuen hura). Halere, zigorra bete arte Frantziak ez du irundarra entregatuko.
Hondarribiko Udal Liburutegiak 'Mary Shelleyren Frankenstein. 200 urte zatiak josten' zikloa abiatu, liburuak 200 urte bete dituenean.
Urriaren 13an herri bazkaria egingo dute Klink elkartean Hondarribiko txarangaren 15. urteurrena ospatzeko. Sarrerak salgai daude, 20 euroan.