Azaroaren 8an egingo dute Kabigorrin tailerra. Garazi Lizarraga dietista eta nutrizionistak emango dizkie argibideak parte hartzaileei. Plazak mugatuak dira.

Hau eta helduentzako aperitibo osasuntsuak egingo dituzte.
Ospakizun eta egun berezi asko izaten dira gurean, eta horietan, gehienetan, otordu oparoak izaten dira, bazkari edo afari gehienetan. Otordu horiek osasuntsuago izan daitezen azaltzeko, sukaldaritza tailerra egingo dute Kabigorrin azaroaren 8an.
Garazi Lizarraga dietista eta nutrizionistak emango dizkie xehetasunak, teorikoak eta praktikoak, tailerrean izena ematen dutenei.
Haurrentzako eta helduentzako jaki osasuntsuak prestatzen irakatsiko du Lizarragak azaroaren 8ko 18:00etatik 20:30era. Aperitibo gazi eta gozoak prestatuko dituzte, era errazean.
- 18:00-18:15, sarrera eta partaideek informazio eskuorria jasoko dute.
- 18:15-20:15, sukaldatzeko txanda. Tailerra praktikoa da batez ere, eta saiakera egingo da denek sukaldatzeko aukera izan dezaten.
- 20:15-20:30, egindakoa dastatzeko aukera.
Tailerraren prezioa 35 eurokoa da eta plazek muga dute. Izena emateko
Garazi Lizarragaren posta elektronikora mezua bidali behar da.