Gaur gauerdian itxi dute 2018ko aurrekontu partehartzailetan aurkeztu dituzten proposamenen artean bozkatzeko epea.
Gure Esku Dagok 'Demokrazia. Erabakitzeko askatasuna' lelopean manifestazioa egingo du larunbatean Bilbon, Kataluniako prozesuari bultzada emateko.
Irungo alkate Jose Antonio Santanorentzat, atzo Adif-ekin hitzartutako akordioa, Irungo hiriarentzat eta herritarrentzat «gertaera gogoangarria, mugarria» izango da.
Urriaren 6tik 8ra egingo dituzte Amute-Kostako jaiak.
Bihar hasiko dute Irun Rock 2017 Jaialdia San Juan plazan. Hiru egunez, hamabost kontzertu eskainiko dituzte, guztiak doan.
12:00etan, Zabaltza plazan elkartuko dira, "Kataluniako herriari eta urriaren 1eko erreferendumari babesa eta elkartasuna adierazteko".
Errioxako hiriburuko Hirigune Historikoa ezagutzeko aukera izango dute, eta bertan bazkalduko dute. Dagoeneko izena eman daiteke.
Datorren igandeko Hegaztien Munduko Egunaren harira, Txingudi Ekoetxeak, jarduera mordoa antolatu ditu Plaiaundi Parke Ekologikoan.
Eskualdeko 37 GKE eta elkarte bilduko dira igandean Hondarribiko Butron pasealekuan, abian dituzten proiektuak herritarrekin konpartitzeko.
Bizikleta martxa erraldoiak itxi zuen Hondarribiko Mugikortasun Astea. Adin guztietako 240 txirrindulari elkartu ziren igande goizean.
Hondarribiko futbol, saskibaloi eta eskubaloi taldeen ordutegiak, maila guztietakoak. Oraindik ez dira liga guztiak hasi, baina asko bai.
Kultur guneko agendan ohikoak diren irakurketa kluba, ipuin kontalariak edota poesia tailerrez gain, datozen hilabeteetarako egitarau zabala antolatu dute.
Katalunian erreferenduma deitu dute etziko. Orain arte bizi dutenaren berri eman dute Bartzelonan bizi diren errenteriar eta hondarribiar batek.
Hondarribia Arraun Elkartean 15 urte eman ditu, horietatik 8 lehen traineruan. 27rekin arrauna uztea erabaki du, baina azken urtean gozatzen saiatu da.
Urriarekin bat, hiriko gazte artista eta sortzaileak bilduko dituen Gazteartean Expo erakusketa programa bueltan da.
Xantiana Cachenaut abokatuak egindako eskaera onartu eta aurretik dituen euroaginduak abenduaren 6ra bitarte atzeratu ditu Parisko Helegite Auzitegiak.
Walk With Ethiopia egingo dute igandean munduko hainbat lekuetan, horien artean Hondarribian. Run With Ethiopiaren antzerakoa da, baina oinezko formatuan.
Ostegun gauerdira bitarte aurrekontu partehartzaileetan bozkatzeko aukera dute irundarrek, oraindik dauden 60 proposamenen artean.
Urriaren 7an, Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalistak 3o urte beteko ditu. Ospatzeko, egun osoko egitarau zabala antolatu dute Berriozarren.
Artista hondarribiarrak bi koadro berri gehitu dizkio Basque tabernan duen bildumari. Itsasoari lotutako koadro eta irristatze taulak ikus daitezke bertan.