Bi gertakizunek baldintzatu dute aurtengo alardea: batetik, Denis Itxasok (PSE-EE) hiriko bandera alarde parekideko Bidasoa konpainiari emateak, eta bestetik, emakumeek gizonen pare desfilatzearen 20. urteurrenak.
Lehenik alarde pribatua abiatu da, 07:45ean. 10:20ean da alarde parekidearen txanda.
LGTBI mugimenduaren ortzadarraren bandera aurten ere udaletxean jarri ez dutelako elkarretaratzea egin zuten atzo Irunen. "Diskriminazioaren" kontra, udaletxearen aurrean egon ziren.
Parisko taldearekin Champions League txapelketa irabazten saiatuko da Unai Emery hondarribiarra.
Ospitale Zaharrean jarri dute gaur ortzadarraren bandera, ekainaren 28aren harira. Irundar talde batek, ordea, eskatu du bandera hori udaletxean jarri behar dela.
Larunbatetan eta astelehen goizetan hiriko ibilbidea egingo du, eta astelehen arratsaldetan Guadalupera igoko da.
Sexu Askatasunaren Nazioarteko Egunaren harira EH Bilduk aurkeztutako adierazpena onartu du Hondarribiko Udalak.
LGTB harrotasun eguna dela eta, gaur San Juan plazan egingo duten elkarretaratzearekin bat egin du EH Bilduk.
Harro sentitzeko eguna dute gaur gay, lesbiana, transexual eta bisexualek. Euren eguna da. Harrotasunaren eguna, esateko norberak nahi duen bezala sentitzeko, maitatzeko eskubidea duela.
Alarde Tradizionala izan da gaur ateratzen lehena. Horra konpainien argazkiak.
Alarde parekideak txaloak eta animo oihu asko jaso ditu. Baina udaletxean, gobernu taldeko inork ez dio harrerarik egin.
'Azkarragoak izan zaitezte, zuen laguntza behar dugu!' idatzi dute ingelesez karteletan.
Berriak-ak Irungo alardeari errepasoa egin dio, duela 20 urte emakumeek gizonekin batera desfilatzea eskatu zutenetik.
Hamazazpi taldek parte hartuko dute asteburuan I. Tximist Memoriala nesken areto futbol torneoan.
Tsonga frantziarraren kontra galdu egin du Iñigo Cervantes hondarribiarrak.
Santiagotarrak-eko aulki mugikorreko emakumeek zilarrezko domina lortu dute Espainiako Txapelketan, lemazaindun zortzikoan.
Lau aldiz lortu dute podiumera igotzea, Espainiako Txapelketa nahiz Kopan.
Craft & Dotore proiektuaren bidez, hamar saltoki, hamar sortzaile eta hamar lanbide zahar harremanetan jarri ditu Bidasoa Bizirikek.
Gozamena izaten ari da gaur sanmartzialetan adinekoentzat. Bazkaria dute Ficoban, 1.000 inguru bildu dira.