Hondarribia Futbol Elkarteko Haurren Mailako nesken lehen taldeak Gipuzkoako Kopa irabazi du. Atzo jokatu zen finala Andoainen, eta hondarribiarrek 3-2 irabazi zioten Urola taldeari.
Ekainaren 21ean hautetsontzi erraldoia bat eraikiko dute Anoetako estadioan. Gaurkoa ez da hain handia izan, baina aniztasuna eta kolorea soberan izan ditu. Oso jendetsua izan da Gure Esku Dagok antolatutako Joste Eguna.
Hondarribia Dantzan jaialdiaren barruan, Adaxka taldeko haur eta gaztetxoek erakustaldia eskaintzen dute igande goiz eta eguerdian. Kemenen harrobia dira, eskoletatik lantzen dutena.
Udal hauteskundeek emandako emaitzek, eta ekainaren 13an alkateak izendatzeko udalbatzarrek, zeinu berbera izateko bidea daramate: irabazleen zerrendetakoak izango dira alkateak ziurrenik.
Bidasoko EKT elkartean egongo dira salgai 1.600 sarrerak, 18:30etik 20:00etara. Bihar ere lor daitezke, baita hurrengo asteburuan ere.
Unai Emery futbol entrenatzaile hondarribiarrak Europa League irabazi du Sevilla taldearekin, bigarrenez jarraian. Asteazkenean jokatu zuten finala Varsovian (Polonia), Ukrainako Dnipro taldearen kontra, eta 2-3 nagusitu ziren Emeryrenak.
Larunbatean San Pedro kalean egingo duten Jostun Egunari begira, Hondarribiko Gure Esku Dago prestaketa lanetan aritu da gaur Amute-Kosta Auzo Elkartean.
Dunboa, Urdanibia ingurua, Santiago kalea eta Belaskoeneako goialdea dira eremu berriak. TAO abian den zonalde batzuk zabalduko dituzte. Bidasoko Hitza.
10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, Zabaltza plazan, Merka2dasoa bigarren eskuko gaien azoka. Horiek erosi edo trukatu ahal izango dira.
Europako Nascar Txapelketako hirugarren eta laugarren lasterketa jokatu dituzte asteburuan Venray hiriko (Holanda) zirkuitu obalatuan. Lehen asteburutik lider atera zen hondarribiarra eta bigarrena eta gero EuroNascarreko lider izaten jarraitzen du, nahiz eta ez duen asteburu erraza izan.
Gure Esku Dagok Joste Eguna egin du Hondarribian, ekainaren 21ean Anoeta estadioan egingo den ekitaldira eramango diren oihalak ehuntzeko.
Dantza erakustaldiak, kalejirak, erromeria... ikusgarria izango da Kemenek astebururako prestatu duen egitaraua. Baina hasi, gaur hasiko da Hondarribia Dantzan, Ion Iruretagoienaren hitzaldiarekin.
San Juanek irabazi du Gipuzkoako Trainerila Liga, baina igandean mendekua hartu zuen Hondarribiko seikoak eta Gipuzkoako Txapelketa lortu zuen. Liga zein txapelketa, ehunenekoengatik erabaki zen.
Asobal Ligara igotzeko play-offetarako txartela eskuratu du Bidasoa-Irunek. Bihar jokatuko du lehen partida Santanderren. Itxaropentsu da Bolea, irundarren entrenatzailea.
iGazte buelagoak kosmetika naturaleko ikastaroa egingo du ekainaren 5, 12 eta 13an, 18-29 urtekoentzat. Ekainaren 2an baino lehen eman behar da izena.
Irunen prestatutako oihalak ehuntzeko Joste Eguna ekitaldia egingo dute San Juan plazan, 10:30etik 14:00etara. Musika, jokoak, eta abar prestatuko dituzte, eta herri bazkaria egingo dute EKTn. Anoetarako sarrerak erosteko aukera izango da.
Hondarribiko Gure Esku Dagok hautetsontsi erraldoi bat eraikiko du San Pedro kalean, Anoetan hilabete barru egingo den ekitaldia prestatzeko.
1.000 poltsa patata ekologiko emango dituzten Irunen ostiralean (hilak 29), 17:00etatik aurrera Zabaltza plazan. Bioterra promozionatzeko egitasmoa da.
Euzko Alderdi Jeltzalea pozik azaldu da igandeko bozketan lortutako garaipenarekin, eta herritarrei eskerrak eman dizkie komunikabideei bidalitako ohar bidez.
Gazta eta txakolin dastaketa egingo dute igandean Hiruzta upategian, Gaztaguneako Ramon Lizeagarekin. Erreserba egitea ezinbestekoa da.