Bideragarritasun integraleko prozeduretarako tresna praktikoa da
Eskola kirola eta benjamin eta haurren mailetako partidak suspenditu dituzte, eguraldi txarragatik.
Otsailaren 2an ospatuko da Hezeguneen Munduko Eguna nazioartean; horren harira, Txingudiko Padurak hobeto ezagutzeko egitarau berezia antolatu dute
Aste honetan bertan web ataria estreinatu du Arma Plaza Fundazioak, armaplaza.eus helbidean bisitatu daitekeena. Webguneko atal nagusiak fundazioak kudeatzen dituen guneak, ibilbide historikoak, zaharberritze-proiektuak eta on-line denda dira, eta herriko ondareari buruzko argazkiak eta Arma Plazaren proiektuen gaineko informazioa ere azaltzen da.
Zure abenturaren bila programak Asia bizikletarekin zeharkatzera gonbidatuko ditu ikusleak Mundua bizikletaz Asian izenburupean, Koldo Zubizarretaren eta Ainhoa Perez de Nanclaresen eskutik.
Zumaian galdu du Pulpo Bigara taldearen kontra (31-29)
Behe Bidasoa eskualdeko herrietan "elkarbizitza, bizikidetza eta aitortza" bultzatzeko helburuarekin, eztabaida gune batzuk antolatu ditu Antxeta Irratiak Lokarrirekin elkarlanean.
Asier Etxeandia buru den Factoria Madre Constrictor taldearen eskutik, abeslari zerrenda luze baten abestiak entzun ahal izango dira. Sarrerak 16 euroan salduko dituzte leihatilan, egunean bertan.
Olinpiadetako hirugarren jardunaldia egin zuten larunbat goizean Alde Zaharrean. Punteria jokoak aukeratu zituzten hirugarren egunerako, baina aurretik hieroglifikoak asmatu behar izan zituzten olinpiadetako 36 taldeek, giza boloetarako posizioak zehazte aldera. Hirugarren eguneko argazkiak ikusteko, jo Oarso Bidasoko HITZAren Irudiak atalera, Hondarribiko II. Herri Olinpiadak albumera.
Txingudi Anti Sexistak (TAS) deituta hamarnaka herritar bildu da eguerdian indarkeria matxistari lotutako azken erasoak ozen deitoratzeko.
'Zure kontsumoak mundu alda dezake' lelopean aurkeztu dute aurtengo lehiaketa; otsailaren 28ra arte parte har daiteke
EH Bilduk bere aldetik erasoak salatu eta biharko mobilizazioan parte hartzera deitu ditu irundarrak
Erasoen gaineko informazio gutxi dutela onartu arren, polizia ikerketa abiatu dutela gertatutakoa argitzeko adierazi du Txingudi Anti Sexista plataformak.
Jose Antonio Santano alkateak Plaiaundiko kirol instalazioak San Migel-Anaka eremuan kokatzeari buruzko proposamenaren aurrean arauzko neurriak dituen futbol zelai baten proiektua aurkeztu duela salatu du EH Bilduk.
Funesen zelaian lehiatu ziren bi taldeak, larunbatean; Funesek gogoz ekin arren, erraz menderatu zuen Irun RTk partida eta 8-24 gailentzea lortu zuen. Garaipen honen ondoren laugarren postuan dago Irungo taldea.
Otsailaren 7an egingo dituzte Gipuzkoa mailako txapelketarako kanporaketak, Hazian eta Muaran.
4.650 haur ibili ziren gabonetako haur parkean Txingudiko Zerbitzuak erakunde publikoak (Txinzer) jarritako Birziklatzearen Dama jokoan. Bigarren urtea izan du ekimenak eta iaz baino %40 erabiltzaile gehiago izan du aurten.
Hondarribia Marlaxkak bina garaipen eta porrot, eta berdinketa bat lortu du asteburuan. Ohorezko Mailakoek etxean galdu zuten Gros D-ren aurka, 1,5-2,5.
Herritarrek herri programa osatzeko proposamenak eta ekarpenak egin ditzakete atarian.