Bidasoko eta Oarsoaldeko kirol taldeen ordutegiak, Helduen Mailan.
Gazte Xaian ostiralero egiten duten Ikusmira zine forumean, La princesa Monokoke pelikula ikusiko dute gaur, ostirala. Zinema konparatua zikloko bigarren emanaldia da; Disney eta Ghibli estudioen arteko desberdintasunak aztertuko dituzte Zinema konparatua zikloan. 22:00etan hasiko da proiekzioa eta doan da.
Plazaren erdialdea eta zumardia erabiltzeko prest egongo dira hilaren 21ean, nahiz eta oraindik obra guztiz bukatzeko hainbat xehetasun faltako diren.
Hondarribiarrak eta herriko literatur tailerren arduradunak aurten argitaratutako lanak sinatuko dituzte, 12:00etatik 14:00etara. Igandean bi irundarren txanda izango da, Jabier Muguruza eta Fernando Garcia. Aurten Arrantzale auzora itzuli da Hondarribiko XX. Euskal Liburu eta Diska Azoka.
Hondarribiko Emeki emakume taldeak genero formakuntza tailerra egingo du asteartean, hilak 16, Puntaleko eskola zaharrean, 16:00etan. "Sarrera emakume guztientzat zabalik dago", azaldu du Emekik. Neus Albertos berdintasunezko teknikariak eskainiko du tailerra, eta Emakundek eta Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako departamentuak.
Olagarro abesbatza Olentzero egunerako entseguekin hasiko da ostiralean, 18:30ean, Muara elkartean. Arduradunek aurten lehen entsegutik joateko eskatu diete koruko kideei.
Gazteen artean errepublikaren balioak sustatzeko helburuz, literatur lehiaketa antolatzen du urtero Irungo Nicolas Gerendiain elkarte errepublikanoak; lanak bidaltzeko epea zabalik da.