Irungo Udalaren Gizarte Ongizate arloak 14 urtetik gorako emakumeei zuzendutako autodefentsa ikastaroa antolatu du hilaren 21erako eta 22rako; saio praktikoak eta teorikoak osatuko dute ikastaroa.
Leka Eneako adinekoen etxebizitzetan sartzeko baldintzak izenburupean gaiari buruzko azalpenak azalduko dituzte bihar San Migeleko Adinekoen Zentroan antolatutako hitzaldian.
Zure abenturaren bila programaren barruan Annapurna: 360º izenpeko ikus-entzunezkoa ikusteko aukera izango da etzi, Amaian. Euskal Herriko 12 mendizalek bizitako abentura azaltzen du dokumentalak.
2002 eta 2009 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta daude tailerrak. Larunbatero izango dira, 16:30etik 18:30era. Tentsioa askatzen, musikarekin jolasten, igeriketan eta kirol egokituan aritzen ikasiko dute.
Azaroaren 18tik 22ra ospatuko dute Errenteria-Oreretan, Mikelazulo elkarteak antolatuta, "harresirik gabeko Euskal Herriaren alde". Gainera, hilaren 7tik 24ra Kolonbiako desplazatuei buruzko argazki erakusketa izango ikusgai elkartearen egoitzan.
Mundu Bat GKEk, Antxeta Irratiak eta Pausumedia elkarteak antolatutako Kolonbiako jardunaldien barruan, Jimmy Ortiz Asturiasen errefuxiatutako kolonbiarrak eta Lokarriko Aitziber Blancok hitzaldia emango dute gaur arratsaldean.
Helduentzako abonu orokorrak zein familientzakoak dituztenek eska ditzakete. Hobaria %50ekoa izango da ikastaroetan, harpidetzaren titularrak ordaintzen badu, baldintza batzuk betetzen baditu.
Landa eremua kontuan izan gabe, 3.500 zuhaitz daude herrian. Gabonak arte luzatuko da kalez kaleko kimaketa.
Gasteizko San Martin auzoan aurkitu du Ertzaintzak ustezko biktima, eta haren bikotekide ohia atxilo eraman dute. Etzirako ostegunarekin luzatu du plataformak deialdia Zabaltza plazan, 19:30ean.
Ostiralero gai zehatz bati lotutako proiekzioak emango dituzte Puntaleko eskola zaharrean, 22:00etan. Urrian zine kinkia landu zuten.
Ziburun manifestazioa egingo dute larunbatean, 16:00etan hasita, bertan ikastola bat behar dela aldarrikatzeko. Oiartzungo autobusa 15:00etan aterako da herritik. Txartelak Haurtzaro Ikastolako idazkaritzan erosi behar dira. http://youtu.be/sfe_D_0bwyY
Ehun bat lagun elkartu zen atzo ere, Tomas Elgorriagaren atxiloketa salatzeko Hondarribiko Portu auzoan eginiko manifestazioan. Ostiralean atxilotu zuten Elgorriaga, eta Mannheimeko presondegian sartu dute. Atxiloketa salatzeko elkarretaratzeak egin zituzten larunbatean eta igandean San Pedro kalean, eta manifestazioa atzo.
Sarrerak 8 euro balio du eta dagoeneko eros daitezke Interneten.
Bekoji Athletic Team-ek eta Bidasoa Atletiko Taldeak ekitaldia egin zuten atzo iluntzean Plaiaundin; Etiopiatik iritsitako Sentayehu Eshetu entrenatzailea eta Biruk Fikadu atleta kontent agertu ziren Euskal Herrian izandako harrerarekin. Anaitasuna irudikatzeko bi BATeko kideek kamisetak elkartrukatu zituzten.
Gaztelaniazko literatura tailerra bilduko da astearte eta asteazkenean (hilak 4 eta 5), Zuloaga Etxean, 16:00etan. Julia Otsuka egile estatubatuarraren Buda en el ático liburua landuko dute.
Sozialistek ezkerreko koalizioak egindako kritikei erantzun die. Horrela, udal gobernu taldeak hartutako erabaki batzuk, oposizioan egongo balira, kritikatuko lituzketela egotzi diete sozialistek Ezker Anitzari. "Boterea ukitzearen ondorioz da", esan du Jose Angel Rodriguez udal taldeko bozeramaleak.
Sabino Cuadrak hitzaldia emango du ostegunean, hilak 6, Kultur Etxean (Denda kalea). Arrojado a los leones liburua aurkeztuko du eta egungo egoera politiko eta sozialari buruzko bere ikuspegia azalduko du. 19:30ean hasiko da eta sartzea librea izango da.