Bidasoafolk jaialdiaren XIV. ekitaldia aurkeztu dute gaur goizean Hondarribiko udaletxean. Abuztuaren 22tik 24ra bitartean antolatu dituzte emanaldiak Irunen, Hondarribian eta Hendaian. Kultur anitz batuko dituen jaialdia izango da aurtengoa antolatzaileen iritziz, "tradizioa eta modernotasuna eskura, jende ororentzako, gazte eta helduentzako, badiako herritarrentzako eta bisitarientzako". Gainera, emanaldi guztiak debalde direla gogora ekarri dute.
Haurrenbazkaria Haurrak eta erretiratuak. Horiexek protagonista nagusiak, gaur, Donibaneko jaietan. Goizean txikiak aritu dira, pilota partidetan lehen, eta tiro txapelketan ondoren. Jada eguerdian, Meipin bildu dira guztiak, Bixi-Bixi elkartean haientzako propio prestatu duten bazkarian
Uztaileko Udalbatzak III. Berdintasun Plana onartzea aurreikusi du PSEren Udal Gobernuak. "Mutilatutako" plana da EH Bilduren Oinatz Mitxelena bozeramailearentzat jai parekideak kanpoan uzten dituelako. Hori dela eta, aurkako jarrera agerian utziko dute hautetsi abertzaleek. Tokiko gobernuarentzat ordea, alardearen afera "gizarte gaia da, ez berdintasunekoa".
Udal Gobernu Taldeak inbertsioetarako eskatu dituen 321.329,30 euroak Trintxerpen lokalak erosteko erabiliko dituztela uste dute jeltzaleek Zehazki zertara bideratuko dituzten ez dakiten arren, susmoa agertu dute.
Zumardikoaken antolatzen du eta Gernikako Arbolan egingo dute. Izena eman nahi duenak 663 03 17 87 telefono zenbakira deitu behar du.
Garrantzia handiko albistetzat jo du talde ekologistak erabakia Eguzkiren arabera "arrazoia eta sen ona nagusitu dira erabiltzaile gehien-gehienen mesedean".
Abuztuaren 2an hasiko diren xanistebanetan ordutegi berezia, zabalagoa, izango du Xorrolak, Oiartzun barruko autobus zerbitzu publikoak. Ordutegi handitzea abuztuaren 2tik 6ra izango da, eta lehen bidaia 07:10ean abiatuko du, eta azken irteera 22:40an izango da.
Atunaren artisau arrantza: jasangarritasunaren bermea Iñigo Onaindiaren argazki erakusketa ireki dute Hondarribiko Arma Plaza Interpretazioa Zentroan. Abuztuaren 31 arte bisitatu daiteke.
Salaketa aurkeztu du emakume batek Irungo komisarian, uztailaren 24an jasan zuen eraso batengatik. Gara egunkariari jakinarazi dio erasotzailea ertzain bat izan zela, eta ez dakiela zergatik kolpatu zuen.