Trintxerpekoek lehia polita burutu dute Ondarroarekin eta ohorezko txandako bi taldek baino denbora hobea egin dute; San Pedro B ez da fin ibili eta azkenaurreko tokian sartu da. KAE2n, Hondarribia hirugarren geratu da asteburuko bi estropadetan eta Hibaikak bosgarren postua lortu du Santurtzin.
Maritzuli dantza konpainiak Jon eta Claude Iruretagoiena sortzaileek prestaturiko Nundik Nora ikuskizuna taularatuko du bihar, asteartez, Itsas Etxean. Ikuskizunak, maskaradetako dantzek XVII. mendetik izan duten bilakaera jasotzen du. 20:30ean hasiko da eta sarrerak 3 euroko balio du.
Sailkapen nagusian bigarren postuan dago Hondarribia, Orioren atzetik. San Juan seigarren jaitsi da eta San Pedro hamaikagarren.
Arrosek goitik behera agindu dute San Pedroko erlojupekoan eta lidergoan hasi dute txapelketa. Hibaikak arazoak izan ditu irteeran baina bigarren geratzea lortu du. Orio izan da hirugarren, baina oso gertu izan ditu Zumaia eta Getaria-Zarautz.
Lehen multzoan Egiguren II-Ibai Erkiaga bikoteak eta bigarrenean Olharan-Txasiok irabazi zuten, baina hirugarren seta behar izan zuten, lehenengoa irabazi baino bigarrena galdu zutelako. 300 ikusle elkartu ziren Jostaldin eta ikuskizun bikainaz gozatu zurten.
2014ko Hondarribiko Jaiak iragartzeko kartel lehiaketara eta argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea ireki du udaleko Kultura sailak. Hilaren 21eko eguerdia baino lehen entregatu behar dituzte lanak. Irabazleek 650 eta 500 euro jasoko dituzte.
Hondarribiko Udalak dolumina azaldu dio atzo "hiriko ostatu batean" gertatutako istripu batean hil zen umearen familiari. Bidasoa pasealekuko sagardotegi batean hil zen lau urteko haurra, kristalezko atea gainera erorita.
Uztailaren 19an egingo dute Gazte Eguna. Egun osoko egitaraua prestatu dute antolatzaileek: sormen tailerra, ekitaldia, bazkaria, bakarrizketak eta kontzertuak egingo dituzte. Gainera, txozenen irekiera ere egingo dute