Bi segundoko aldea atera zion atzo Tolosaldeako batelak Hibaikakoari, eta honenbestez bigarren tokian helmugaratu zen neska errenteriarren ontzia. San Juan izan zen hirugarren, zortzi segundora, eta Tolosaldeako B ontzia laugarren
Hondakinak biltzeko sistema berrira egokitzeko Donibaneko eta Antxoko herritarrak egiten ari diren ahalegina eskertu nahi izan du udalak, baita udal langileen portaera ere. Eskerrak emateko bideoa zabaldu dute. http://youtu.be/rNd9SXEiFeQ
Koalizioaren arabera, inkestak “hankaz gora botatzen du Hondarribiko biztanleen gehiengo zabala alarde tradizional bakar baten aldekoa denaren ustea da”, inkestatutakoen %43ak aukera parekideen alde egiten duelako eta %42ak soilik alarde tradizionalaren alde.
Sushi faltsua muskuilu betearekin eta tomate ezkatekin pintxoarekin lehiatuko da Bixente Muñoz Donostiako Bataplan diskotekan. Gran Sol izango da herriko ordezkari bakarra aurtengo finalean.