Igande honetan, hilak 1, Izarrak marrazten antzezlana emango dute, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Durangoko Karrika taldearen ikuskizuna da, eta hiru presoren azalean sartuko dira, ziegan dituzten bizipenetan kontatzeko.
Ekainaren 13an bigarren eskuko babes ofizialeko zortzi etxebizitza zozkatuko ditu udalak Kultur Etxean, 09:30ean. Urtarrilean ireki zuten izena emateko epea eta hilaren 25a arte aukera egon da eskakizunak BAZ bulegora eramateko. Orotara, zortzi etxebizitza zozkatuko dituzte, bost Komentuaurren, bi Muliaten eta beste bat Amuten.
San Marko Eguneko erromeria bertan behera geratu zen euriarengatik, eta igande honetan, ekaina 1, errepikatuko dute. Egun horretan Benito Ijurra urte luzez Beraun eta Pontikako parrokoa izandakoari omenaldia egingo diote, eta plaka bat jarriko diote Bizarainen (San Marko).
Pasai Antxon estreinatu berri dute parkea, eta San Pedrokoa aste honetan jarriko dute, pilotalekuko plazan. Haurrentzako bi jolas egitura eraikiko dituzte San Pedron: batetik, txirrista duen egitura bat, eta bestetik, bi kulunkako egitura. Horrez gain, haur parkeetan erabili ohi den gomazko lur berezia jarriko dute. Halaber, M. Oliber plazan, saskibaloian jolasteko bi saski jarriko ditu Udalak.
http://vimeo.com/60548496 Tanttaka Teatroa saritu dute Enpresa edo Produkzio Pribatu Onenarengatik, horien artean Komunikazioa-Inkomunikazioa lanarengatik.